Tinder-en Erabilera-baldintzak

Indarrean 2026ko martxoaren 1etik aurrera. deskargatu Erabilera-baldintza hauek PDF gisa

Hemen duzu gure Erabilera-baldintzen laburpen motz bat.

  • Kaliforniako harpidedunentzat: harpidetza bertan behera utz dezakezu edozein unetan, zigorrik zein betebeharrik gabe, harpidetu egin zinen egunaren ondorengo hirugarren laneguneko gauerdia baino lehen.

  • Kanpo-zerbitzuen harpidetzak: kanpo-zerbitzuen bitartez harpidetu baduzu (adibidez, Apple ID edo Google Play), kanpo-zerbitzuen bidez bertan behera utzi behar duzu, 8a sekzioan zehazten den bezala.

  • Apple ID-arekin egindako erosketen diru-itzulketak: Zure Apple ID-aren bitartez harpidetu bazinen, Apple-k kudeatuko ditu diru-itzulketak, ez Tinder-ek. Apple-i dirua itzultzeko eskatu diezaiokezu mugikorretik, zure Apple ID kontuaren bitartez, edo https://getsupport.apple.com webgunearen bidez.

  • Gainontzeko itzulketak: Gainerako erabiltzaile guztiek dirua itzultzeko eska dezakete Tinder-en bezeroarentzako Arreta-zerbitzuarekin harremanetan jarrita gure Laguntza-zentroaren bidez, edo mail zein posta bidez sinadura eta data duen ohar bat bidaliz, adierazita zuk, erosleak, bertan behera uzten duzula hitzarmen hau, edo antzeko efektua duten beste hitzak erabilita. Mesedez, zehaztu baita zure izena eta e-maila, telefono-zenbakia, edo zure kontua sortzeko erabili zenuen beste edozein identifikatzaile esklusibo.

Utzi edo oharrak bidaltzeko harremanetarako datuak: Tinder, Attn: Cancellations, P.O. Box 25472, Dallas, Texas 75225, USA.

Negozioen Helbidea: Enpresaren negozio-jarduera, neurri batean, hemen burutzen da: 8750 N. Central Expressway, Suite 1400, Dallas, TX 75231.

Terms Inquiries: Baldintzen Ikerketa hauek jasotzeko, bidali gutun bat honako helbide honetara: Baldintzen Ikerketa, P.O. Box 25472, Dallas, Texas 75225, USA.

Kaliforniako kontsumitzaileen kexak: Kaliforniako §1789.3 Kode. Kodea §1789.3, kexaren bat izanez gero Kaliforniako Kontsumo Ministerioko Kontsumo-zerbitzuen Saileko Kexak Laguntzeko Unitatearen bidez sala dezakezu, idatziz haiekin harremanetan jarriz Consumer Information Division, 1625 North Market Blvd., Suite N112 Sacramento, CA 95834 helbidearen bidez, edo telefonoz (800) 952-5210 zenbakiaren bidez.

Oharra: hainbat sekziotan laburpen motzak sartu ditugu hitzarmen hau errazago irakur eta uler dezazun. Laburpen horiek zure erosotasunerako jarri ditugu, eta dagokion sekzioen parte diren arren, ez dituzte horien testuak ordezten. Bada, sekzio guztiak oso-osorik irakurtzea gomendatzen dizugu.

  1. 1. HITZAURREA

    Tinder-en Zerbitzuak atzituz edo haiek erabiliz, onartu egingo duzu Erabilera-baldintzen hitzarmen hauen ("Baldintzak" edo "Hitzarmena") mende egotea, gure Pribatutasun-gidalerroak, Cookie-gidalerroak, Komunitateko arauak eta Segurtasun-aholkuak barne; hortaz, garrantzitsua da kontu bat sortu aurretik Hitzarmen hau eta gidalerro hauek arretaz irakurtzea.

    GATAZKA-EBAZPENA: BERRIKUSI ARRETAZ BEHEKO 15. SEKZIOKO GATAZKAK EBAZTEKO XEDAPENAK. ZURE ETA TINDER-EN ARTEAN EGON DAITEZKEEN GATAZKAK EBAZTEKO MODUA ARAUTZEN DA HAIETAN.

    15. SEKZIOAN ZURE ETA TINDER-EN ARTEKO AUZI GUZTIAK, ARBITRAJE-IZAERARI LOTUTAKOAK BARNE, ARBITRAJE LOTESLE ETA FINAL BIDEZ ERABAKI BEHAR DIRELA EZARTZEN DA, ARBITRATZEKO AUKERAREKIN LOTUTAKO AUZIAK BARNE, SALBUESPEN MUGATUEKIN. HALABER, 15. SEKZIOAK GATAZKAK EBAZTEKO PROZESU INFORMALAREN AURRETIKO DERRIGORREZKO ARBITRAJEA, MUNTA TXIKIKO ERREKLAMAZIOETARAKO EPAITEGIEN HAUTAPENA, DEMANDA KOLEKTIBOEN ETA EPAIMAHAI BIDEZKO EPAIKETEN EZESPENAK, ETA ARBITRAJE MASIBOAK AURKEZTEKO PROZEDURA GEHIAGARRIAK DITU, ZEINEK ERAGINA IZAN BAITEZAKETE ZURE ESKUBIDEETAN. ARBITRAJEAN, OROKORREAN, ESPLORAZIO ETA APELAZIO-BERRIKUSKETA GUTXIAGO DAGO, EPAITEGIEKIN KONPARATUTA.

    Baldintza hauek noizean behin egunera ditzakegu, hortaz, begiratu orri hau aldizka eguneratzeen berri egoteko.

    Entitate kontratatzaileak: Ongi etorri Tinder-era.

    • Europako Esparru Ekonomikoan, Erresuma Batuan edo Suitzan bizi bazara, Erabilera-baldintza hauek zure eta honen artekoak dira: MTCH Technology Services Limited ("MTCH Technology") 10 Earlsfort Terrace Dublin 2, D01 T380 Irlanda

    • Japonian bizi bazara, Erabilera-baldintza hauek zure eta honen artekoak dira: MG Japan Services GK ("MG Japan") Sumitomo Fudosan Azabu Bldg. 1-4-1 Mita Minato-ku, Tokyo 108-0073 Japan

    • Beste inon bizi bazara, Erabilera-baldintza hauek zure eta honen artekoak dira: Tinder LLC ("Tinder") 8750 North Central Expressway, Suite 1400, Dallas, TX 75231, USA

    "Gu", "enpresa" eta/edo "Tinder" terminoek MTCH Technology-ri, MG Japan´-i edo Tinder-i egiten diote erreferentzia, zure egoitza-herrialdearen arabera. Zuri eta Tinder-i elkarrekin erreferentzia egiteko, baliteke "Alderdiak" izena erabiltzea, edo, bereizita, "Alderdia". Hitzarmen honetan erabiltzen diren moduan, "Tinder", "gu", "gure" eta "Enpresa" terminoek Tinder LLC eta/edo MTCH Technology Services Limited-i egingo diote erreferentzia, testuinguruaren arabera.

    Gure Zerbitzuetan sartu edo haiek erabiltzen dituzunean Tinder.com webgunearen bidez ("Webgunea"), mugikorretarako Tinder apparen bidez ("Appa") edo Tinder-ek eskain ditzakeen beste edozein plataforma edo zerbitzuren bidez (kolektiboki, "Zerbitzua" edo gure "Zerbitzuak"), onartu egingo duzu Hitzarmen hau, bai eta eta haren lege-betebeharren hartzaile izatea ere. Gure Zerbitzuak atzitu edo erabiltzen dituen edonori aplikatzen zaio Hitzarmen hau, erregistro- edo harpidetza-egoera edozein dela ere.

    Halaber, gure Zerbitzuetarako sarbidea eta haien erabilera hauen mende egongo da: Pribatutasun-gidalerroak, Cookie-gidalerroak, Komunitateko arauak, Segurtasun-aholkuak, eta Tinder bidez eginbide gehigarriak edo zerbitzuak erosten dituzunean ezagutaraziko eta onarturiko edozein baldintza ("Erosketaren ondorengo baldintza gehigarriak"), zeinak erreferentziaren bidez sartzen baitira Hitzarmen honetan. Hitzarmen honen lege-betebeharren hartzaile izan nahi ez baduzu, ez sartu gure Zerbitzuetan, edo ez itzazu erabili.

    Nahitaezko eginbideak: Geuretzat gordetzen dugu edozein unetan Zerbitzuetan nahitaezko eginbideak gehitzeko eskubidea. Gure zerbitzuen funtzionaltasuna, segurtasuna eta erabiltzaile-esperientzia orokorra hobetzeko diseina daitezke eginbide horiek. Nahitaezkoak direnez gero, eginbideetan parte hartu nahi ez baduzu, baliteke zure konturako sarbidea galtzea, edo zure kontua ezabatu behar izatea, 9. sekzioan ezarritakoaren arabera.

    Baldintzen aldaketak: Baliteke noizean behin baldintza hauek aldatzea. Aldaketa garrantzitsuen abisuak orri honetan argitaratuko dira, eta indarrean sartzeko data eguneratuarekin. Aldaketak jakinarazteko, baliteke e-mailak, appeko jakinarazpenak edo beste bide batzuk erabiltzea; hala ere, zuk zeuk arduratu behar duzu orri hau aldian-aldian berrikusteaz. Indarrean dagoen legeriak baimentzen duen neurri handienean, Baldintzak indarrean jartzeko dataren ondoren gure Zerbitzuak modu jarraituan atzitu edo erabiltzen badituzu, aldaketa guztiak onartzen dituzula ulertuko da eta, ondorioz, Baldintza eguneratuen lege-betebeharren hartzaile izango zara. Baldintzen aldaketaren bat onartzen ez baduzu, berehala utzi behar diozu gure Zerbitzuak atzitu edo erabiltzeari.

    Aurrekoa gorabehera, 14. sekzioko Erantzukizun-mugan eta 15. sekzioko gatazkak ebazteko xedapenetan aldaketa garrantzitsuak egiten badira (edo beste edonola legez beharrezkoa denean), zure baiezko onarpena beharko dute. Gainera, lege aplikagarriei jarraikiz, geuretzat gordetzen dugu gure harpidetza-planetako eginbideen eskuragarritasun edo erabilgarritasuna aldatzeko eskubidea, nahi dugun moduan eta unean, gure erabakimen hutsaren arabera.

  2. 2. KONTUAREN HAUTAGARRITASUNA; ZURE ERANTZUKIZUNAK

    Tinder-en kontu bat sortu aurretik, berma zaitez gure Zerbitzuak erabiltzeko eskubidea duzula. Atal honek Zerbitzuak erabiltzean egin dezakezuna eta ezin duzuna egin ere zehazten du, baita zein eskubide ematen diozun Tinder-i.

    2a. Hautagarritasuna

    Ez duzu baimenik kontu bat sortu edo Zerbitzuak erabiltzeko hauek bete ezean, eta, Zerbitzuak erabiltzerakoan, hauek adierazi eta bermatzen dituzu:

    • Pertsona fisikoa zarela (hau da, ez zarela pertsona juridiko, ez elkarte, ez beste edozein negozio-erakunde) eta gutxienez 18 urte dituzula;

    • Tinder-ekin kontratu lotesle bat egiteko gaituta zaudela legez;

    • Ez zaudela AEBetako Gobernuaren bahimendu baten mendeko herrialderen batean, edo AEBetako Gobernuak "terrorismoa laguntzen duen" herrialde izendatutako herrialderen batean;

    • Ez zaudela AEBekin negozioak egitea debekatuta duten pertsonen zerrendaren batean (adibidez, AEBko Ogasun Sailaren "bereziki izendatutako herritarren" zerrendan edo beste agentzia publiko baten antzeko zerrenda batean) eta ez duzula antzeko beste debekurik;

    • Ez duzula legez debekatuta gure Zerbitzuak erabiltzea;

    • Ez duzula indarkeriarekin, indarkeria-mehatxuekin edo sexu-jokabide desegokiekin lotutako inolako deliturik egin, ez zaituztela halako delituengatik kondenatu edo ez zaituztela halako delituen aurka defendatu auzi batean;

    • Ez duzula sexu-erasotzaile gisa erregistratu beharrik sexu-erasotzaileen estatuko, eskualdeko edo tokiko erregistroetan;

    • Ez duzula beste kontu aktiborik gure Zerbitzuetan; eta

    • Ez guk ez gure afiliatuek ez zaitugula lehenago gure Zerbitzuetatik ezabatu, kontu berri bat sortzeko gure idatzizko esanbidezko baimena izan ezean.

    Edozein unetan baldintza hauek betetzeari uzten badiozu, gure Zerbitzuetara edo sistemetara sartzeko baimen guztiak automatikoki baliogabetuko dira, eta berehala ezabatu beharko duzu zure kontua, eta zure kontua ezabatzeko eta gure Zerbitzuetara sartzeko aukera kentzeko eskubidea izango dugu, gure erabakimen hutsez eta inongo abisurik gabe.

    2b. Zure erantzukizunak

    Hauek onartzen dituzu:

    1. Baldintza hauek betetzen dituzula, eta noizean behin orrialde hau berrikusten duzula edozein aldaketen berri duzula bermatzeko;

    2. Aplikatu beharreko lege oro betetzen dituzula, pribatutasun-legeak, jabetza intelektualeko legeak, spam-aren aurkako legeak eta erregelamenduzko xedapenak barne;

    3. Webgunearen edo/eta aplikazioaren azken bertsioa erabiltzen ari zarela;

    4. Gure Zerbitzuetan eta haietatik kanpo, beste erabiltzaileak modu adeitsu eta errespetuzkoan tratatzea;

    5. Bezeroentzako laguntza-zerbitzuko ordezkariekin nahiz beste edozein langilerekin adeitsua izatea;

    6. Segurtasun-aholkuak berrikusi dituzula;

    7. Noizean behin eguneratutako Komunitateko arauak berrikusten dituzula eta betetzen dituzula; eta

    8. Kontuaren eta saioa hasteko informazioaren segurtasuna babesteko neurri egokiak hartu behar dituzula.

    2c. Debekatutako jokabidea

    Onartu egiten duzu hauek ez dituzula egingo:

    1. Zure identitatea, adina, enplegua (egungoa nahiz iraganekoa), tituluak edo pertsona eta entitateekiko afiliazioak faltsutu;

    2. Gure Zerbitzuak erabili, Zerbitzuak kaltetzen dituen edo beste erabiltzaileek haiek erabiltzea eragozten duen moduren batean;

    3. Gure Zerbitzuak erabili, plataforma, zerbitzariak edo gure Zerbitzuen sareak oztopatu edo eteten dituzten edo haiei eragin negatiboa sortzen dieten moduren batean;

    4. Gure Zerbitzuak erabili helburu kaltegarri, legez kanpoko edo gaitzesgarrietarako, edozein Elementu birtual dirua zuritzeko edo beste finantza-delituak egiteko erabiltzea barne hartuz, baina horietara mugatu gabe;

    5. Pertsonak jazarri, zelatatu, eraso, iraindu edo zauritu, edo haiei bullyinga egin, beldurra eragin nahiz beste edonolako tratu txarrak eman;

    6. Debekatutako Edukia argitaratu edo partekatu (ikusi behean);

    7. Edozein helbururako pasahitzak eskatu, edo beste erabiltzaileak pertsonalki identifikatzeko informazioa helburu komertzialetarako edo legez kanpoetarako eskatu edo beste norbaiten informazio pertsonala haien baimenik gabe zabaldu;

    8. Beste erabiltzaile baten dirurik edo baliozko beste gauzarik eskatu, ez opari, ez mailegu, ez kalte-ordain gisa;

    9. Beste erabiltzaile baten kontua erabili edo zure kontua beste pertsona batekin partekatu;

    10. Gure Zerbitzuak iruzurra, piramide-eskema edo antzeko beste edozein jarduera burutzeko erabili;

    11. Gure Zerbitzuak edozein kanpaina politiko finantzatzeko erabili edo edozein hauteskundetan eragiteko erabili, zure iritzi politiko personalak partekatzea salbu;

    12. Tinder-ek ematen dizun lizentziaren baldintzak urratu (ikusi 6. sekzioa behean);

    13. Zabaltzeko eskubiderik ez duzun informazio pribatua edo erregistratua ezagutarazi;

    14. Edozein Kide Edukirik edo Gure Edukirik, edo copyrighta duen edozein materialik, irudirik, marka erregistraturik, marka-izenik, zerbitzu-markarik edo gure Zerbitzuen bidez eskuragarri dagoen beste jabetza intelektualik, edukirik edo informazio erregistraturik kopiatu, aldatu, bidali, zabaldu edo bertatik abiatuta lan deribaturik sortu, aldez aurretik Tinder-en idatzizko baimenik izan gabe;

    15. Zuk egindako edozein adierazpenek Tinder-en babesa duela adierazi edo iradoki;

    16. Edozein robot, armiarma, webgune-arakatze/-berreskuratze aplikazio, proxy-zerbitzari edo beste edozein eskuzko gailu edo gailu atomatiko erabili, gure Zerbitzuen edo bertako edukien nabigazio-egitura edo aurkezpena atzitzeko, berreskuratzeko, indexatzeko, "datu-meatzaritza" burutzeko edo edozein modutan kopiatu edo saihesteko helburuarekin;

    17. Birusik edo beste kode maltzurrik kargatu edo beste moduren batean gure Zerbitzuen segurtasuna arriskuan jarri;

    18. Goiburuak faltsutu edo beste moduren batean identifikadoreak manipulatu gure Zerbitzuetara edo haien bidez bidalitako edozein informazioren jatorria ezkutatzeko;

    19. Gure Zerbitzuen edozein atal "irudikatu" edo "erreproduzitu", aurretik Tinder-en idatzizko baimenik izan gabe;

    20. Tinder-i edo plataformari (edo Tinder-en edozein marka erregistraturi, marka-izeni, zerbitzu-markari, logori edo eslogani) erreferentzia egiten dioten meta-etiketak edo -kodeak edo beste gailuak erabili edozein pertsona beste edozein webgunera bideratzeko, helburua edozein izanik ere;

    21. Gure Zerbitzuetako edozein atal aldatu, egokitu, azpilizentziatu, itzuli, saldu, harekin atzeranzko ingeniaritza egin, deszifratu, deskonpilatu edo bestela desmuntatu, edo besteei hori eginarazi;

    22. Gure idatzizko baimenik gabe, gure Zerbitzuekin, Kideentzako edukiarekin edo informazioarekin zuzenean interakzioan jarduten duten hirugarren app edo zerbitzuak erabili edo garatu (besteak beste, baina haietara mugatu gabe, adimen artifiziala eta ikasketa automatikoko sistemak);

    23. Gure idatzizko baimenik gabe, Tinder apparen programazio-interfazea erabili, atzitu edo argitaratu;

    24. Gure Zerbitzuen edo edozein sistemaren edo sareren ahultasuna aztertu, arakatu edo probatu;

    25. Baldintza hauek urratzen dituen edozein jarduera sustatu, bultzatu edo burutzeko adostu;

    26. Aurretik noizbait kontua behin-behinean edo behin betiko itxi badizugu gero kontu berri bat sortu, gure esanbidezko adostasuna izan ezean; edo

    27. Kideen jokabide edo edukiari buruzko salaketa faltsu, nahasgarri edo nabarmenki frogarik gabeak bidali, edo salaketak edo ihardespenak bidaltzeko eskuragarri dauden Tinder-en sistemak modu okerrean erabili.

    Baldintza hauen arabera emandako lizentzia eta Zerbitzuetara sartzeko edozein baimen automatikoki baliogabetuko da aurreko ekintzetakoren bat burutzen baduzu.

    2d. Debekatutako edukia

    Tinder-ek debekatu egiten du eduki hau kargatu edo partekatzea:

    1. Arrazoiz iraingarritzat jo daitekeena, edo beste pertsonaren bat jazarri, asaldatu, gutxietsi edo aztora dezakeena;

    2. Lizuna, pornografikoa, bortitza edo giza duintasuna iraindu dezakeena, edo biluztasuna daukana;

    3. Gehiegizkoa, iraingarria, mehatxagarria edo diskriminatzailea dena, edo arrazismoa, sexismoa, gorrotoa eta intolerantzia sustatu edo bultzatzen dituena;

    4. Legez kanpokoa den edo legez kanpoko edozein jarduera bultzatu edo errazten duena, hala nola terrorismoa, giza trafikoa, dirua zuritzea, adingabeen abusu eta esplotazioa, eta indarkeria edo gorrotoa bultzatzea;

    5. Erabiltzaileari edo beste pertsonaren bati kaltea eragin diezaiokeen edozein jarduera bultzatu edo errazten duena (besteak beste, baina hauetara mugatu gabe, autolesioaren, elikadura-nahasmenduen, erronka arriskutusen, estremismo bortitzen edo informazio oker kaltegarriaren sustapena);

    6. Difamatzen edo kalumniatzen duena, edo gezurra dena;

    7. Merkataritza-jarduerei lotua dagoena (besteak beste, baina hauetara mugatu gabe, salmentak, lehiaketak, lan- edo inbertsio-aukerak, promozioak eta publizitatea, zerbitzuen eskaera, sexu-lana, "sugar daddy" edo "sugar baby" harremanak, beste webgune batzuetarako estekak eta premium lineetako telefono-zenbakiak);

    8. Zabor-posta edo spamaren transmisioa dakarrena edo hura errazten duena;

    9. Spyware, adware, birus, artxibo kaltetuak, har programak edo beste kode maltzurrak dituena, softwarea, hardwarea, telekomunikazioak, sareak, zerbitzariak edo beste ekipamenduren bat eteteko, kaltetzeko edo funtzio aldetik mugatu edo hondatzeko eginak izan direnak, baita troiarrak edo Tinder-etik zein bestelakoetatik edozein datu edo informazio pertsonal kaltetzeko, nahasteko, harrapatzeko edo desjabetzeko diseinatu den beste edozein material;

    10. Hirugarrenen edozein eskubide urratzen dituena (besteak beste, eta mugarik gabe, jabetza intelektualeko eskubideak eta pribatutasun-eskubideak);

    11. Beste pertsona baten irudia edo antza duena, haren baimenik izan gabe (edo adingabea bada, guraso edo tutorearen baimenik gabe);

    12. Bere gurasorik edo tutorerik gabe agertzen den, edo guztiz jantzita ez dagoen, edota sexu-jardueretan esplizituki nahiz inplizituki dabilen adingabe baten irudia edo haren antza duena;

    13. Zerbitzuen aurreikusitako erabilerarekin bat ez datorrena; edo

    14. Tinder-en edo bere afiliatuen ospeari kalte egin diezaiokeena; hots, Tinder plataforman Tinder edo haren afiliatuak difamatzen dituen nahiz Zerbitzuaren edo Tinder-en afiliatuek eskainitako zerbitzuen erabilera desgokia defendatzen duen edukia kargatu edo partekatzea.

    Baldintza hauek urratzen dituen edukia ("Debekatutako edukia") kargatu edo partekatzen baduzu, baliteke zure kontua behin-behinean edo behin-betiko ixtea.

  3. 3. EDUKIA

    Garrantzitsua da gure Zerbitzuko edukiari dagokionez daukazun eskubide eta betebeharrak ulertzea, ematen edo argitaratzen duzun edozein eduki barne. Berariaz debekatuta dago eduki desegokia argitaratzea.

    Gure Zerbitzuak erabiltzen dituzun bitartean, baliteke hauetarako sarbidea izatea: (i) gure Zerbitzuak erabiltzen dituzun bitartean kargatzen, ematen edo partekatzen duzun edukia, gure Zerbitzuek iradokitzen dutena barne ("Zure Edukia"); (ii) gure Zerbitzuak erabiltzen dituzten beste erabiltzaileek kargatzen edo ematen duten edukia ("Kideen edukia"); eta (iii) Tinder-ek gure Zerbitzuetan eskuragarri jartzen eta ematen duen edukia ("Gure Edukia").

    Noizbehinka, baliteke Tinder-ek teknologia informatizatua erabili edo eskaintzea adimen artifiziala edo ikaskuntza automatikoko sistemak erabiliz ("AAko Tekonologia"), Zerbitzuen parte gisa. AAko teknologia horren bidez edukia sortu, kargatu edo partekatzen duzunean, zu zeu zara eduki horren erantzule bakarra. Hitzarmen honetan, "eduki" terminoak barne hartzen ditu, mugarik gabe, gure Zerbitzuetako testu, irudi, bideo, audio eta bestelako material guztiak, erabiltzaileen profiletako eta erabiltzaileen arteko zuzeneko mezuetako informazioa barne, baita zuk AAko teknologiaren bidez sortzen, kargatzen edo partekatzen duzun edukia ere.

    3a. ZURE EDUKIA

    Zure Edukiaren erantzule zara. Ez partekatu besteek ikustea nahi ez zenukeen ezer, Hitzarmen hau urratuko lukeen ezer, ezta zuretzako zein guretzako erantzukizun juridikorik ekar lezakeen ezer.

     Zure Edukiaren erantzule eta arduradun bakarra zara eta, hortaz, onartu egiten duzu Zure Edukiari dagokionez egindako edozein erreklamaziorengatik guri kalte-ordainak ematea, gu haien aurka defendatzea, gu haietatik salbuestea edo gu edozein kaltetatik babestea.

    Guri edo beste edozein erabiltzaileri emandako informazioa zehatza dela adierazten eta bermatzen duzu, hirugarren iturrien bidez bidalitako edozein informazio barne (hala badagokio), eta zure kontuaren informazioa behar denean eguneratuko duzula, zehatza dela bermatzeko. Zure profil pertsonalean gehitutako edukiak egokia izan behar du gure Zerbitzuak aurreikusitako moduan erabili ahal izateko. Ezin duzu inolako Eduki Debekaturik kargatu, eta zure edukiak Komunitateko arauak gorde behar ditu.

    Ezin duzu erakutsi zure harremanetarako informaziorik, banku-informaziorik edo parekoen arteko ordainketetarako informaziorik, ez zurekin lotutakoa, ez beste edozein pertsonarekin lotutakoa (esaterako, izenak, helbideak edo posta-kodeak, telefono-zenbakiak, e-mailak, URLak, kreditu- edo zordunketa-txartelen informazioa, parekoen arteko ordainketetarako erabiltzaile-izenak, nahiz bestelako banku-datuak). Zuri buruzko datu pertsonalen bat beste erabiltzaileei ezagutaraztea aukeratzen baduzu, zeure ardurapean da. Biziki gomendatzen dizugu kontuz ibiltzea sarean edonolako informazio pertsonala zabaltzerakoan.

    Zure profil pertsonala ikusgai egongo da mundu osoko beste pertsona batzuentzat; beraz, argitaratu aurretik, ziurtatu eroso zaudela Zure Edukia partekatzearekin. Ulertzen duzu eta onartu egiten duzu beste erabiltzaile batzuek Zure Edukia ikus dezaketela eta, Baldintza hauek gorabehera, beste erabiltzaile batzuek Zure Edukia hirugarrenekin parteka dezaketela. Zure Edukia kargatzean, adierazi eta bermatu egiten diguzu horretarako beharrezkoak diren eskubide eta lizentzia guztiak dituzula, eta automatikoki ematen diguzu Zure Edukia erabiltzeko lizentzia, beheko 7. sekzioan xedatzen den moduan.

    Baliteke Zure Edukiaren eta Kideen Edukiaren bidez itxura indibiduala hobetzeko tresnak eta eginbideak eskaintzea, eta etengabe garatzen ditugu gure Zerbitzuak hobetzeko teknologia berriak. Baliteke tresna edo eginbide jakinek Zure Edukian oinarritutako edukia sortzeko edo hobetzeko aukera ematea, AAko teknologia erabilita. Hori Zure Edukia da hala ere, eta zeu zara erantzule bakarra edukiari eta haren zehaztasunari dagokionez, baita gure Zerbitzuetan hura erabiltzeari eta Zure Edukian oinarrituta hartutako erabakietako, egindako ekintzetako edo egin gabeko ekintzetako edozeini dagokionez ere. Kontuz ibili Zure Edukia aukeratu eta partekatzerakoan.

    Ulertu eta onartu egiten duzu Zure Edukia (mezuak eta beste komunikazio batzuk barne) aztertu, atzitu, gorde eta erabili ahal ditugula gure Zerbitzuen jarraipena egiteko, garatzeko, pertsonalizatzeko eta hobetzeko, ikasketa automatikoa eta beste teknologia automatizatu batzuk erabiliz, indarrean dagoen legeriaren arabera.

    Ulertu eta onartu egiten duzu Zure Edukia kontrolatu edo berrikus dezakegula, eta edozein unetan gure erabakimen hutsez Zure Edukia kentzeko, ezabatzeko, aldatzeko, mugatzeko, blokeatzeko edo hartarako sarbidea kentzeko eskubidea dugula. Gure Zerbitzuak erabilgarri dauden jurisdikzioren bateko legeei jarraikiz Zure Edukia debekatuta badago, baliteke hura kentzea, nahiz eta zure kokalekuan legez kanpokoa ez izan. Are gehiago, ulertu eta onartu egiten duzu ez dugula inolako betebeharrik Zure Edukia bistaratu edo berrikusteko.

    3b. KIDE EDUKIA

    Kideen Edukirako sarbidea izango duzun arren, ez da zurea, eta Kideen Edukia ezin duzu inolako xedetarako kopiatu edo erabili, Baldintza hauetan aurreikusten direnetarako izan ezik. 

    Beste erabiltzaile batzuek ere edukia partekatuko dute gure Zerbitzuetan. Kideen Edukia argitaratu duen erabiltzailearena da eta gure zerbitzarietan gordetzen da, eta erabiltzaile horren aginduen arabera jartzen da ikusgai.

    Beti arretaz berrikusi eta zeure kabuz egiaztatu beharko zenuke Kideen Edukien zehaztasuna. Beste erabiltzaile batzuek tresnak erabil ditzakete eskainitako Kideen Edukian oinarrituta edukia sortu edo hobetzeko. Kideen Edukiak aurreiritziak edo informazio okerra, kaltegarria, iraingarria edo engainagarria izan ditzake. Beste erabiltzaileak beren Kideen Edukiaren erantzule dira, baita haien Kideen Edukiaren erabileran oinarrituta hartutako erabakien, egindako ekintzen edo ez hartutako ekintzen erantzule ere. Tinder-ek berariaz uko egiten dio halako Kideen Edukien gaineko erantzukizunari.

    Ez duzu inolako eskubiderik Kideen Edukiari dagokionez, eta, Tinder-ek berariaz baimendu ezean, erabilerak gure Zerbitzuen helburuarekin bat egiten badu soilik erabili ahal izango duzu Kideen Edukia; hots, erabiltzaileek elkarren artean komunikatu eta elkar ezagutu ahal izatea. Kideen Edukia ezin duzu kopiatu, ez eta helburu komertzialetarako, spama egiteko, jazartzeko edo legez kanpoko mehatxuak egiteko erabili ere. Kideen Edukiaren erabilera desegokia egiten baduzu, geuretzat gordetzen dugu zure kontua ixteko eskubidea. 2. sekzioan Debekatutako Edukiari dagokionez ezarritako erabilera-mugak Kideen Edukiaren erabilerari aplikatzen zaizkio, baita beste edozein edukiren erabilerari ere. Gomendatutako profilak ordenatzeko prozesuari buruzko informazio gehiago lortzeko, ikusi Match-sistemaren oinarrian dagoen metodoa.

    3c. GURE EDUKIA

    Tinder-ek gure Zerbitzuetako beste eduki guztiaren jabetza edo lizentzia du. 

    Zure eta Tinder-en arteko harremanari dagokionez, gure Zerbitzuetan agertzen diren edo haietan sartuta dauden gainerako testuak, edukiak, grafikoak, erabiltzaile-interfazeak, marka komertzialak, logoak, soinuak, arte-lanak, irudiak eta bestelako jabetza intelektualak gureak dira, guk kontrolatzen ditugu edo haien lizentziak dauzkagu, eta copyright, marka komertzial eta jabetza intelektualeko bestelako lege batzuen bidez bidez daude babestuta. Gure Edukiaren inguruko eskubide, izena eta interes guztiak gureak izango dira beti. Beheko 6. sekzioan aurreikusten den bezala, Gure Edukia atzitzeko eta erabiltzeko lizentzia mugatu bat ematen dizugu, eta geuretzat gordetzen ditugu beste eskubide guztiak.

  4. 4. EDUKI DESEGOKIA ETA JOKABIDE OKERRA; SALAKETAK

    Tinder-ek ez du onartzen eduki nahiz jokabide desgokirik gure Zerbitzuetan. 

    Komunitate positibo eta adeitsu bat mantentzeko konpromisoa dugu, eta ez dugu onartzen inolako eduki nahiz jokabide desegokirik, ez Zerbitzuetan beretan, ez kanpoan (gure afiliatuek kudeatutako zerbitzuak barne, baina haietara mugatu gabe). Beste erabiltzaileen jokabide nahiz Kideen Eduki desegokiak salatzera animatzen zaitugu. Erabiltzailea zuzenean sala dezakezu haren profileko edo mezularitza-esperientziako "Salatu erabiltzailea" estekaren bidez. Bezeroarentzako laguntza-zerbitzuarekin ere jar zaitezke harremanetan.

    Gure Pribatutasun-gidalerroetan xedatzen den bezala, baliteke gure afiliatuen artean datuak partekatzea, gure erabiltzaileen segurtasuna bermatzeko, eta baliteke beharrezko neurriak hartzea Baldintza hauek urratu dituzula uste badugu, hala nola gure Zerbitzuetatik edo/eta gure afiliatuen zerbitzuetatik debekatzea (esaterako, Hinge, Plenty of Fish, OkCupid, Match, Meetic, BLK, LoveScout24, OurTime eta Pairs-etik; xehetasun gehiago lortzeko, ikusi Segurtasuns orria), edo/eta kontu berriak sortzeko aukera kentzea. Ulertu eta onartu egiten duzu ez dugula zure kontuari buruzko informaziorik partekatuko zurekin, horren ondorioz gure beste erabiltzaileen segurtasun edo pribatutasuna kaltetzeko aukera badago.

    Kide Edukia 1998ko Digital Millennium Copyright Act testuko 512(c) edo/eta 512(d) ataletako baldintzetan xedatutakoari lotuta dago. Jabetza intelektualaren urraketa izan daitekeen Kide Edukiari buruzko kexa bat bidaltzeko, ikusi beheko 12. atala (Digital Millennium Copyright Act).

    Edukiaren inguruko arauei jarraitzen zaiela bermatzeko, tresna automatizatuen eta giza berrikusleen konbinazio bat erabiltzen dugu. Horien artean, debekatutako zenbait material mota modu proaktiboan detektatzen eta kentzen dituen teknologia dago. Era berean, aurkitzen duten eduki desegoki guztia salatzera animatzen ditugu erabiltzaileak. Gure sistemak eta prozesuak, oro har, urraketa larriak eta kaltegarrienak detektatu eta ezabatzeko daude diseinatuta (hala nola haurren sexu-esplotazioaren materiala edo eduki terrorista), nahiz eta halako edukia ezohikoa izan. Edukia moderatzeko dugun moduari buruzko informazio gehiago jasotzeko, ikusi Segurtasuna orria.

    Urraketa batek askotariko ondorioak izan ditzake (urraketa arinen kasuan, abisu bat; urraketa larri edo errepikatuen kasuan, kontua debekatzea). Adibidez, argiro legez kontrakoak eta kaltegarriak diren edukiek, hala nola terrorismoarekin lotutako edukiek edo haurren sexu-esplotazioa erakusten duten materialek, kontua debekatzea eragingo dute. Edukia akats baten ondorioz kendu dela uste baduzu, erreklamazio bat aurkez dezakezu. Informazio gehiago lortzeko, joan hona.

    Argiro funsgabeak diren salaketak bidaltzen badira, baliteke salatzailearen aurkako neurriak hartze,a. Erabilera okerra egin den ebaluatzeko, hainbat faktore hartzen ditugu kontuan, hala nola txostenaren xedea aurreiritziek edo gorrotoak motibatu dituen ala ez (adib., babestutako ezaugarrietan oinarrituta dagoen, hala nola arrazan, orientazio sexualean edo genero-identitatean), eta bestelako asmo maltzurrik dagoen ala ez. Argiro funsgabeak diren salaketak behin eta berriro bidaliz gero, erabiltzailea debekatu egingo da.

  5. 5. PRIBATUTASUNA

    Pribatutasuna garrantzitsua da guretzat. Hari buruzko gidalerro bereiziak ditugu, zeinak irakurtzea onartzen baituzu. 

    Tinder-ek eta bere afiliatuek zure datu pertsonalak nola biltzen, erabiltzen eta partekatzen dituzten jakiteko, irakurri gure Pribatutasun-gidalerroak. Gure Zerbitzuak erabilita, onartu egiten duzu zure datu pertsonalak gure Pribatutasun-gidalerroen arabera erabil ditzakegula.

  6. 6. TINDER-EK EMATEN DIZKIZUN ESKUBIDEAK

    Tinder-ek gure Zerbitzuak erabili eta gozatzeko eskubidea ematen dizu, Baldintza hauen arabera.

    Baldintza hauek betetzen dituzun bitartean, Tinder-ek mundu osorako royalti gabeko lizentzia ezeztagarria ematen dizu, ez besterengarria, ez esklusiboa, ez azpilizentziagarria ez dena, gure Zerbitzuak atzitu eta erabili ahal izateko Tinder-ek aurreikusten duen moduan eta Baldintza hauek eta aplikatu beharreko legeek onartzen duten moduan. Lizentzia hau eta Zerbitzua atzitu eta erabiltzeko edozein baimen automatikoki baliogabetuko dira Baldintza hauek betetzen ez badituzu.

  7. 7. TINDER-I EMATEN DIZKIOZUN ESKUBIDEAK

    Tinder-i ematen diozun eduki guztiaren jabe zara, baina Zure Edukia Hitzarmen honetan ezartzen den moduan erabiltzeko eskubidea ematen diguzu.

    Kontu bat sortuz gero, Tinder-i mundu osorako royalty gabeko lizentzia besterengarria eta azpilizentziagarria ematen diozu betiko, Zure Edukia ostatatu, gorde, erabili, kopiatu, ikusgai jarri, erreproduzitu, egokitu, editatu, argitaratu, itzuli, ordeztu, formatuz aldatu, beste lan batzuetan txertatu, zabaldu eta beste moduren batean publiko orokorraren eskura jartzeko, barne hartuta beste hirugarren iturri batzuen bitartez (hala badagokio) atzitzen uzten diguzun edozein informazio, osorik edo partzialki, eta egun ezagutzen den edo etorkizunean garatu daitekeen edozein formatu edo euskarritan dagoela ere.

    Gainera, Tinder-i mundu osorako, betiko, transferigarria, azpilizentziagarria, eta royalty gabeko eskubidea zein lizentzia ematen dizkiozu (a) Hitzarmenaren babesean bere betebeharrak betetzeko eta bere eskubideak baliatzeko beharrezkoa den neurrian Zure Edukia bildu eta erabiltzeko; eta (b) Zerbitzuak eta beste produktu edo zerbitzu batzuk trebatzeko, garatzeko, egokitzeko, aldatzeko edo hobetzeko, baita gure AAko Tekonologiaren erabileraren bidez ere. Onartzen duzu Tinder-en Zerbitzuek jasotako eta sortutako informazioa erabil dezaketela (Zure Edukia barne) ikasi eta hobetzeko, eta ezin izango dutela geroago "desikasi".

    Tinder-ek Zure Edukiari dagokionez duen lizentzia ez da esklusiboa, salbuespen batekin: gure Zerbitzuen bidez sortutako lan eratorrietarako Tinder-en lizentzia esklusiboa izango da (gure AAko Teknologia erabiliz sortutakoak barne). Adibidez, Tinder-ek lizentzia esklusiboa izango luke Zure Edukia agertarazten duten gure Zerbitzuetako pantaila-argazkietarako.

    Horrez gain, Tinder-ek Zure Edukia gure Zerbitzuetatik kanpo erabiltzen dela eragotzi ahal izan dezan, baimena ematen diozu Tinder-i zure izenean neurriak hartzeko, baldin eta beste erabiltzaile batzuek edo hirugarrenek gure Zerbitzuetatik hartutako Zure Edukiarekin arauak hausten badituzte. Horrek berariaz barne hartzen du hirugarrenek Zure Edukia hartu eta gure Zerbitzuetatik kanpo erabiltzen dutenean zure izeneanabisu bat bidaltzeko ahalmena (baina ez betebeharra) 17 U.S.C. § 512(c)(3) araudiari jarraikiz (hau da, DMCA Takedown Notices). Tinder ez dago behartuta inolako neurririk hartzera beste erabiltzaile batzuek edo hirugarrenek Zure Edukiarekin egindako erabilerari dagokionez.

    Lege aplikagarrien arabera dituzun eskubideen mende dago Tinder-ek Zure Edukiari dagokionez duen lizentzia (adibidez, datu pertsonalen babesari buruzko legeak, edukiak informazio pertsonala duen heinean, lege horiek zehaztutakoaren arabera). Tinder-ek gure Zerbitzuak erabiltzeko aukera ematen dizula kontuan hartuta, onartu egiten duzu guk, gure afiliatuek eta gure hirugarren bazkideek gure Zerbitzuetan iragarkiak jar ditzakegula. Tinder-i gure Zerbitzuei buruzko iradokizunak edo iritziak bidaliz gero, onartu egiten duzu Tinder-ek iritzi horiek edozein helburutarako erabiltzea edo partekatzea, zuri ordainik eman gabe, eta uko egiten diozu iradokizun edo iritzi horiek ematearekin lotutako edozein eskubideri.

    Onartu egiten duzu Tinder-ek zure kontuaren informazioa atzitu, gorde eta ezagutaraz dezakeela, Zure Edukia barne, legeak hala eskatzen badu edo fede onez uste badu hura atzitzea, gordetzea edo ezagutaraztea arrazoiz beharrezkoa dela hauetarako: (i) prozesu juridikoren bat betetzeko; (ii) Baldintza hauek betearazteko; (iii) edozein edukik hirugarrenen eskubideak urratzen dituela baieztatzen duten erreklamazioei erantzuteko; (iv) bezeroarentzako arreta-zerbitzuko zure eskaerei erantzuteko; (v) Enpresaren edo beste edozein pertsonaren eskubideak, jabetza edo segurtasun pertsonala babesteko, (vi) legez kanpoko jarduera, ustezko iruzur edo bestelako bidegabekeriak ikertzeko, eragozteko edo haien inguruko beste edozein ekintza egiteko; edo (vii) beste erabiltzaile batzuen datuen eskubideei buruzko eskaerei erantzuteko.

  8. PURCHASES AND AUTOMATICALLY RENEWING SUBSCRIPTIONS

    Tinder-en produktuak eta zerbitzuak erosteko aukera izango duzu. Harpidetza bat erosten baduzu, automatikoki berrituko da (eta kobratu egingo zaizu) bertan behera uzten duzun arte.

    Tinder-ek iTunes, Google Play edo Tinder-ek baimendutako kanpo-zerbitzuen bidez erosteko produktuak edo zerbitzuak eskain ditzake (bakoitza "Kanpo-zerbitzua" da eta bertan egindako erosketak, "Kanpo-zerbitzuen erosketa"). Tinder-ek kreditu-txartelaren edo beste ordainketa-prozesadore batuzen bidez erosteko produktu eta zerbitzuak eskain ditzake webgunean edo aplikazioaren barruan ("Barne-erosketak"). Harpidetza bertan behera uzten baduzu, harpidetzaren abantailetarako sarbidea izango duzu harpidetza-aldia amaitu arte, eta une horretan iraungiko da.

    Gure Zerbitzuak harpidetzarik gabe erabil daitezkeenez, zure harpidetza bertan behera uzteak ez du zure profila gure Zerbitzuetatik kenduko. Zure kontua guztiz ezabatu nahi baduzu, itxi egin behar duzu 9. atalean ezarritakoaren arabera.

    Tinder-ek negozio global bat du eta gure prezioak zenbait faktoreren arabera aldatzen dira. Askotan eskaintzak egingo ditugu, eskualdearen, harpidetza-iraupenaren, paketeen tamainaren, aurreko erosketen, kontu-jardueraren eta gehiagoren araberakoak. Halaber, askotan eginbide berriak eta ordainketa-aukerak probatzen ditugu. Harpidetza garaiz bertan behera uzten ez baduzu, harpidetza berritu egingo da erosketa egitean adierazitako prezio osoan, zuk inolako ekintza gehigarririk egin gabe, eta zure ordainketa-metodoaren bidez kopuru horiek kobratzeko baimena ematen diguzu. Legeak onartzen duen heinean, guretzat gordetzen dugu, lehendik abisatu gabe ere, hauek egiteko eskubidea: edozein produktu, eginbide, zerbitzu edo beste eskaintzaren kantitatea mugatu edo eskuragarritasuna eten; edozein kupoi, beherapen, eskaintza edo beste promozio onartzeko baldintzak ezarri; edozein erabiltzaileri edozein transakzio egitea debekatu; eta edozein erabiltzaileri edozein produktu, zerbitzu edo bestelako eskaintza emateari uko egin. 

    8a. KANPO-ZERBITZUEN EROSKETA ETA HARPIDETZAK

    Kanpo-zerbitzuen erosketak, harpidetzak barne, Kanpo-zerbitzuaren bidez prozesatu daitezke, eta kasu horretan, erosketa horiek zure Kanpo-zerbitzuko Kontuaren bidez kudeatu behar dira. Harpidetzak automatikoki berrituko dira bertan behera uzten dituzun arte.

    Zerbitzuan erosketa bat burutzean, Kanpo-zerbitzu baten bidez ordaintzeko aukera izan dezakezu, hala nola Apple ID edo Google Play kontuekin ("zure Kanpo-zerbitzuko Kontua"), eta zure Kanpo-zerbitzuko kontuak erosketagatik kobratutakoa erosketa egiterakoan ezagutarazi dizkizuten baldintzen araberakoa eta Kanpo-zerbitzuko kontuan aplikagarriak diren baldintza orokorren araberakoa izango da. Kanpo-zerbitzu batzuek salmenten gaineko zergak kobra ditzakete, bizi zaren tokiaren arabera, eta hori noizean behin alda daiteke.

    If your External Service Purchase includes an automatically renewing subscription, your External Service Account will continue to be periodically charged for the subscription until you cancel. After your initial subscription commitment period, and again after any subsequent subscription period, the subscription will automatically continue for the price and time period you agreed to when subscribing. If you received a discounted promotional offer, your price may go up per the terms of that offer following the initial subscription period for any subsequent renewal period.

    To cancel a subscription: If you do not want your subscription to renew automatically, or if you want to change or terminate your subscription, you must log in to your External Service Account and follow instructions to manage or cancel your subscription, even if you have otherwise deleted your account with us or if you have deleted the App from your device. For example, if you subscribed using your Apple ID, cancellation is handled by Apple, not Tinder. To cancel a purchase made with your Apple ID, go to Settings within the app , and follow the instructions to cancel. You can also request assistance at Apple Support.

    Similarly, if you subscribed on Google Play, cancellation is handled by Google. To cancel a purchase made through Google Play, launch the Google Play app on your mobile device and navigate to Settings. You can also request assistance at Google Play. If you cancel a subscription, you may continue to use the canceled service until the end of your then-current subscription term. The subscription will not be renewed when your then-current term expires.

    Diru-itzulera bat hasten baduzu edo beste moduren batean zure Kanpo-zerbitzuko kontuarekin egindako ordainketa atzera botatzen baduzu, Tinder-ek berehala itxi dezake zure kontua bere erabakian, Tinder-en harpidetzarik nahi ez duzula erabaki duzulakoan. Zure diru-itzulera edo beste ordainketa-itzuleraren bat baliogabetzen bada, mesedez, jarri harremanetan Bezeroarentzako Arreta Zerbitzuarekin. Tinder-ek zure Kanpo-zerbitzuko kontuan kobratutako funts guztiak gordeko ditu zure Kanpo-zerbitzuko kontuaren bidez harpidetza bertan behera uzten duzun arte. Zenbait erabiltzailek itzulera eskatzeko eskubidea izan dezakete. Ikus beheko 8d atala informazio gehiago lortzeko.

    8b. BARNE-EROSKETA ETA -HARPIDETZAK

    Barne-Erosketak, harpidetzak barne, gure webgunean edo aplikazioan ematen duzun Ordainketa Metodoa erabiliz prozesatuko dira. Harpidetzak automatikoki berrituko dira bertan behera uzten dituzun arte.

    Barne-Erosketa bat egiten baduzu, onartu egiten duzu hautatutako Zerbitzuengatik erakutsitako prezioak ordaintzea, baita zure ordainketei jarritako edozein salmenta edo antzeko zergak ordaintzea ere (jakinda noizean behin alda daitezkeela), eta Tinder-i baimena ematen diozu emandako ordainketa-metodoaren bidez (zure "Ordainketa-metodoa") kobratzeko. Tinder-ek fakturazio-akatsak edo okerrak zuzendu ditzake jadanik ordainketa eskatu edo jaso badugu ere. Karga-itzulera bat hasten baduzu edo beste moduren batean zure Kanpo-zerbitzuko kontuarekin egindako ordainketa atzera botatzen baduzu, Tinder-ek berehala itxi dezake zure kontua bere erabakian, Tinder-en harpidetzarik nahi ez duzula erabaki duzulakoan. Zure diru-itzulera edo beste ordainketa-itzuleraren bat baliogabetzen bada, mesedez, jarri harremanetan Bezeroarentzako Arreta Zerbitzuarekin.

    If your Internal Purchase includes an automatically renewing subscription, your Payment Method will continue to be periodically charged for the subscription until you cancel. After your initial subscription commitment period, and again after any subsequent subscription period, your subscription will automatically continue for the price and time period you agreed to when subscribing, until you cancel.

    To cancel a subscription, log in to the Website or App and go to the Account section. If you cancel a subscription, you may continue to use the cancelled service until the end of your then-current subscription term. The subscription will not be renewed when your then-current term expires.

    Zure ordainketa-metodoaren informazioa editatzeko aukera duzu Ezarpenak tresna erabiliz eta esteka jarraituz bertsio-berritzea iraungi dezan. Ordainketa ez bada behar bezala prozesatzen, iraungi delako, ez dagoelako funts nahikorik, edo bestelakoengatik, kobratu ez diren zenbatekoen erantzule izaten jarraituko duzu eta baimena ematen diguzu Ordainketa-metodoan fakturatzen jarraitzeko, hori eguneratu egin baitaiteke. Horren ondorioz, ordainketen fakturazio-datek aldaketa jasan dezakete.

    Horrez gain, baimena ematen diguzu zure kreditu- edo zordunketa-txartelaren erakunde jaulkitzailearen bidez zure kreditu- eta zordunketa-txartelaren ordezko iraungitze-datak eta txartel-zenbakiak lortzeko. Zure ordainketa-baldintzak emandako Ordainketa-metodoan oinarrituko dira eta zure eta finantza-erakundearen, kreditu-txartelaren erakunde jaukitzailearen edo hautatutako Ordainketa-metodoaren beste hornitzaileren baten arteko hitzarmenek zehaztuko dituzte. Ameriketatik kanpo bizi bazara, onartu egiten duzu Tinder-i egiten diozun ordainketa MTCH Technology Services Limited-en bidez burutu daitekeela. Zenbait erabiltzailek itzulera eskatzeko eskubidea izan dezakete. Ikus beheko 8d atala informazio gehiago lortzeko.

    8c. ELEMENTU BIRTUALAK

    Elementu birtualak itzulezinak dira eta zenbait baldintzaren menpe daude.

    Noizean behin, lizentzia mugatu, pertsonal, besterenezin, ezeztagarria erosteko aukera izango duzu, azpilizentziatu ezin dena, erabilera mugatuko eginbide bereziak atzitzeko edo erabiltzeko, barne hartuz, baina ez bakarrik, elementu birtualetan trukagarriak diren kredituak, hala nola Tinder-en Super Like-ak, Boost-ak, Live kredituak, edo Opariak ("Elementu birtuala(k)"). Elementu birtualak guri edo baimendutako afiliatuei baino ezingo dizkiezu erosi gure Zerbitzuen bidez.

    Elementu birtualek Hitzarmen honek arautzen duen litzentzia-eskubide mugatua daukate eta, aplikatu beharreko legeak beste moduren batean debekatu ezik, ez zaizu egokituko ez transferituko Elementu birtualen eskubide edo jabetzarik. Hitzarmen hau ez da Elementu birtualen inolako eskubideren salmenta gisa ulertu behar.

    Zure kontuan agertzen den edozein Elementu birtualen saldoak ez du mundu errealeko saldorik ez gordetako baliorik islatzen. Zure lizentziaren norainokoaren neurketa baino ez da. Elementu birtualek ez dute kuotarik hartzen haiek ez erabiltzeagatik; hala ere, Elementu birtualei dagokionez ematen zaizun lizentzia Hitzarmen honetako baldintzen arabera deuseztatuko da, Tinder-ek gure Zerbitzuak emateari uzten dionean, edo zure kontua itxi edo ezabatzen denean.

    Tinder-ek, bere erabakian, beretzat gordetzen du Elementu birtualak atzitu edo erabiltzeko eskubideagatik tasak kobratzeko eskubidea, edo/eta Elementu birtualak kobratu gabe edo ordainduta banatu ditzake. Tinder-ek edozein unetan Elementu birtualak kudeatu, arautu, kontrolatu, aldatu edo ezabatu ditzake, edozein Elementu birtualen balio edo erosketa-prezioan eragina izan dezaketen ekintzak barne, hala badagokio. Tinder-ek ez du inolako erantzukizunik izango zurekin ez hirugarrenekin Tinder-ek eskubide horiek baliatzen baditu. Debekatuta dago Elementu birtualak transferitzea, eta ezin dizkiozu Elementu birtualak beste pertsona edo entitate bati saldu, trukatu edo bestela transferitu. Elementu birtualak gure Zerbitzuen bidez baino ezin dira trukatu.

    GURE ZERBITZUEN BIDEZ EGINDAKO EROSKETA ETA ORDAINKETA GUZTIAK BEHIN BETIKOAK ETA ITZULEZINAK DIRA. ONARTU EGITEN DUZU TINDER-EK EZ DUELA INOLAKO ARRAZOIRENGATIK DIRUA ITZULTZEKO BEHARRIK, ETA KONTUA IXTEAN EZ DUZULA DIRURIK EZ BESTE ORDAINIK JASOKO ERABILI GABEKO ELEMENTU BIRTUALENGATIK, ITXIERA ZURE BORONDATEZ EDO HAREN GABE EGIN BADA ERE.

    8d. ITZULERAK

    Orokorrean, erosketa guztiak itzulezinak dira. Itzulerak egiteko baldintza bereziak aplikatzen dira EBn, EEEn, Erresuma Batuan, Suitzan, Korean eta Israelen. Itzulerak egiteko baldintza bereziak aplikatzen dira Arizona, Kalifornia, Colorado, Connecticut, Illinois, Iowa, Minnesota, New York, Ipar Carolina, Ohio, Rhode Island eta Wisconsin estatuetan ere.

    Orokorrean, erosketa guztiak behin betikoak eta itzulezinak dira, eta ez dira itzulerarik ez krediturik ematen osorik erabili ez diren aldietarako, zure jurisdizkioan aplikatu beharreko legeek itzulerak aurreikusi ezik.

    EBn, EEEn, Erresuma Batuan eta Suitzan bizi diren harpidedunei dagozkienez:

    Tokiko legediaren arabera, harpidetza hasi eta hurrengo 14 egunetan osorik itzultzeko eskubidea duzu. Mesedez, kontuan izan 14 eguneko epe hori harpidetzaren hastapenarekin batera hasten dela.

    Alemanian bizi diren harpidedunei dagozkienez

    Behin berrituta, zure harpidetza eten dezakezu hilabete bateko jakinarazpen-epearekin. Arrazoiren batengatik eteteko duzun eskubidea ez da kaltetuta geratzen.

    Koreako Errepublikan bizi diren Elementu birtualen harpidedun eta erosleei dagozkienez:

    Tokiko legediaren arabera, zure harpidetza edo/eta erabili gabeko Elementu birtualen itzulera osoa jasotzeko eskubidea duzu erosketa egin ondorengo 7 egunetan. Mesedez, kontuan izan 7 eguneko epe hori erosketarekin batera hasten dela.

    Arizona, Kalifornia, Colorado, Connecticut, Illinois, Iowa, Minnesota, New York, Ipar Carolina, Ohio, Rhode Island, Wisconsin eta Israel estatuetan bizi diren harpidedunei dagozkienez:

    Bertan behera uzteko eskubidea: harpidetza bertan behera utz dezakezu edozein unetan, zigorrik zein betebeharrik gabe, harpidetu egin zinen egunaren ondorengo hirugarren laneguneko gauerdia baino lehen. Zure harpidetza-aldia amaitu baino lehen hilko bazina, zure ondareak zure harpidetzagatik egin zenuen ordainketaren zati baten itzulera jasotzeko eskubidea izango luke, zure heriotzaren ondorengo epeari esleitu daitekeen zatiarena, alegia. Zure harpidetza-aldia amaitu baino lehen desgaituta geratuko bazina (gure Zerbitzuak erabiltzeko gaitasuna galduta, alegia), zure harpidetzagatik egin zenuen ordainketaren zati baten itzulera jasotzeko eskubidea izango zenuke, zure desgaitasunetik aurrerako epeari esleitu daitekeen zatiarena, alegia. Horretarako, Enpresari jakinarazpena eman behar diozu, behean itzulera eskatzeko deskribatzen den modu berean.

    Aurreko hauetakoren bat aplikatzen bazaizu eta zure Apple ID-a erabiliz harpidetu bazinen, Apple-k kudeatuko ditu diru-itzulerak, ez Tinder-ek. Dirua itzultzeko eskatzeko, mesedez, jarri harremanetan zuzenean zure Kanpo-zerbitzuarekin; adibidez, zure Apple gailua erabiliz, joan Ezarpenak > iTunes eta App Stores > [egin klik zure Apple ID-an] > Ikusi Apple ID > Erosketen historia atalera. Bilatu transakzioa eta hautatu "Salatu arazo bat". Apple Laguntza-n ere eska dezakezu itzulera bat. Beste edozein erosketarako, mesedez, jarri harremanetan Tinder-en Bezeroarentzako arreta-zerbitzuarekin zure eskaera-zenbakiarekin (ikus zure berrespen-mezu elektronikoa), mail zein posta bidez sinadura eta data duen abisu bat bidaliz, adierazita zuk, erosleak, bertan behera uzten duzula hitzarmen hau, edo antzeko efektua duten beste hitzak erabilita. Mesedez, zehaztu zure kontuarekin lotutako zure izena eta helbide elektronikoa, telefono-zenbakia eta zure eskaera-zenbakia ere. Abisu hau hona bidali beharko da:

    Tinder,
    Attn: Cancellations,
    P.O. Box 25472,

    Dallas, Texas 75225, USA

  9. 9. KONTUA EZEREZTEA

    Ez badituzu gure Zerbitzuak gehiago erabili nahi, edo edozein arrazoirengatik zure kontua ixten badugu, hona emen jakin beharrekoa.

    Zure kontua edozein unetan ezaba dezakezu webgunean edo appean saioa hasita. Horretarako, joan "Ezarpenak" atalera, egin klik "Ezabatu kontua" botoian, eta jarraitu ezabatze-prozesua osatzeko argibideei. Edonola ere, Kanpo-zerbitzuen edozein erosketa ezeztatu edo kudeatu nahi baduzu, zure Kanpo-zerbitzuko kontura jo beharko duzu (Apple App Store edo Google Play Store, esaterako) fakturazio gehigarriak ekiditeko.

    Halaber, Tinder-ek berarentzat erreserbatzen du zure kontua berrikusteko eta, hala badagokio, aldi baterako ixteko, ezerezteko edo debekatzeko eskubidea, dirua itzuli gabe, Baldintza hauek urratu dituzula, gure Zerbitzuak oker erabili dituzula edo Tinder-ek desegokitzat jotzen duen nahiz legez kanpokoa den modu batean jokatu duzula uste badu (Zerbitzuen barruan nahiz haietatik kanpo), gure erabakimen hutsez. Geuretzat gordetzen dugu Baldintza hauek betearazteko edozein bitarteko erabiltzea (pertsonalak, teknologikoak, juridikoak edo eskuragarri dagoen beste edozein eratakoak), edozein unetan, erantzukizunik gabe eta aldez aurretik zu jakinaren gainean jarri beharrik gabe; besteak beste, Zerbitzuak atzitzeko aukera kenduz.

    Aplikatzekoak diren legeei jarraikiz, ulertu eta onartu egiten duzu Tinder-ek ez duela zure kontua ezerezteari buruzko informaziorik partekatuko zurekin, baldin eta informazio hori partekatzeak beste erabiltzaileen segurtasuna edo pribatutasuna kaltetzeko arriskua badago. Edozein arrazoi dela-eta zuk edo Tinder-ek zure kontua ezerezten baduzue, Baldintza hauek indarrean jarraituko dute zure eta Tinder-en artean, eta ez duzu egindako erosketengatik inolako diru-itzulketarik jasotzeko eskubiderik izango. Zure informazioa gure Pribatutasun-gidalerroen arabera mantendu eta ezabatu egingo da.

  10. 10. AURREKARI PENALEN EDO IDENTITATEAREN EGIAZTAPENIK EZA

    Tinder-ek ez du bere erabiltzaileen zigor-aurrekarien edo identitate-egiazkotasunaren kontrolik burutzen. Errespetuzko erabiltzaile-esperientzia bultzatzen ahalegintzen den arren, Tinder ez da erabiltzaileek Zerbitzuaren barne edo kanpo duen jokabidearen erantzule. Jarraitu beti sen onari besteekin elkarreraginean zabiltzanean eta berrikusi gure Segurtasun-aholkuak.

    ULERTZEN DUZU TINDER-EK EZ DUELA BERE ERABILTZAILEEN AURREKARI PENALEN EDO IDENTITATEAREN EGIAZTAPENIK EGITEN, EZ ETA BERE ERABILTZAILEEN AURREKARIAK BESTE INOLA EGIAZTATZEN ERE. TINDER-EK EZ DU ERABILTZAILEEN JOKABIDEARI, IDENTITATEARI, OSASUNARI, EGOERA FISIKOARI, ASMOEI, ZILEGITASUNARI EDO EGIAZKOTASUNARI BURUZKO ADIERAZPENIK EDO BERMERIK EMATEN. TINDER-EK BERETZAT GORDETZEN DU EDOZEIN UNETAN ESKURAGARRI DAUDEN ERREGISTRO PUBLIKOAK ERABILIZ ZURE AURREKARI PENALAK MIATZEKO EDO BESTE IKERKETA BATZUK EGITEKO ESKUBIDEA (HALA NOLA SEXU-ERASOTZAILEEN ERREGISTROETAN BILAKETAK EGINEZ), ETA BAIMENA EMATEN DIOZU TINDER-I HAIEK EGITEKO. ONARTU EGITEN DUZU, BAITA ERE, EMATEN DIOZUN EDOZEIN INFORMAZIO HELBURU HORRETARAKO ERABIL DAITEKEELA. KONTSUMITZAILEEN TXOSTENAK EMATEN DITUZTEN AGENTZIEN BIDEZ IKERKETAREN BAT EGITEA ERABAKITZEN BADU ENPRESAK, HONEN BIDEZ BAIMENA EMATEN DIOZU ENPRESARI ZURI BURUZKO KONTSUMITZAILE-TXOSTEN BAT ESKURATU ETA ERABILTZEKO, BALDINTZA HAUEN ARABERA ZURE EGOKITASUNA ZEHAZTEKO.

    ZEU ZARA BESTE ERABILTZAILEEKIN DUZUN INTERAKZIOEN ERANTZULE BAKARRA. EZ DUGU BERMATZEN (ETA SEXU-ERASOTZAILEEI BURUZKO IKERKETEK EZ DUTE BERMATZEN) ZURE SEGURTASUNA, ETA EZ DUTE BALIO SEGURTASUN-AHOLKUAK ETA BESTELAKO SEGURTASUN-NEURRI ZUHURRAK ORDEZKATZEKO. JARRAITU BETI SEN ONARI ETA HARTU SEGURTASUN-NEURRI EGOKIAK JENDE BERRIA EZAGUTZEAN EDO HAIEKIN KOMUNIKATZEAN. BALITEKE ZERBITZUAREN BIDEZ JASOTAKO KOMUNIKAZIOAK, TINDER-EK AUTOMATIKOKI BIDALTZEN DITUEN JAKINARAZPENAK BARNE, BESTE ERABILTZAILEEK BIDALI IZATEA ZERBITZUA HELBURU DESEGOKIEKIN ERABILTZEKO; BESTEAK BESTE, IRUZURRA, GEHIEGIKERIAK, JAZARPENA EDO BESTE EDOZEIN JOKABIDE DESEGOKI .

    Errespetuzko erabiltzaile-esperientzia bultzatzen ahalegintzen den arren, Tinder ez da erabiltzaileek Zerbitzuaren barne edo kanpo duen jokabidearen erantzule. Onartu egiten duzu kontuz ibiliko zarela beste erabiltzaileekin elkarrekintzan aritzean, bereziki Zerbitzutik kanpo harremanetan jarri edo aurrez aurre ezagutzea erabakitzen baduzu.

  11. 11. ERANTZUKIZUN-UKATZEA

    Tinder-en Zerbitzuak "bere horretan" eskaintzen dira eta ez dugu egiten, eta ezin dugu egin gure Zerbitzuetako edo Kide Edukiko edukiaren edo eginbideen inguruko adierazpenik.

    TINDER-EK GURE ZERBITZUAK "BEREN HORRETAN" ETA "ESKURAGARRI DAUDEN MODUAN" EMATEN DITU, ETA, APLIKAGARRIA DEN LEGEDIAK BAIMENDUTAKO NEURRIAN, EZ DU INOLAKO BERMERIK EMATEN, EZ ESPLIZITUKI, EZ INPLIZITUKI, EZ ARAUDI BIDEZ, EZ INONGO BESTE MODUTAN, GURE ZERBITZUEI DAGOKIENEZ (HAIEN BARRUAN DAGOEN EDUKI GUZTIA BARNE), HAUEI BURUZKO BERME INPLIZITUAK BARNE, BAINA HAUETARA MUGATU GABE: KALITATE EGOKIA, MERKATURAGARRITASUNA, HELBURU JAKIN BATERAKO EGOKITASUNA EDOTA ARAU-HAUSTERIK EZA. TINDER-EK EZ DU ADIERAZTEN EDO BERMATZEN (A) GURE ZERBITZUAK ETENGO EZ DIRENIK, SEGURUAK IZANGO DIRENIK EDO AKATSIK IZANGO EZ DUTENIK, (B) GURE ZERBITZUETAKO AKATS ETA ERROREAK AURKITU ETA ZUZENDUKO DITUGUNIK, EDO (C) GURE ZERBITZUETAN EDO HAIEN BIDEZ LORTZEN DUZUN EDUKI EDO INFORMAZIOA ZEHATZA, OSOA, EGUNERATUA EDO ZURE HELBURUETARAKO EGOKIA IZANGO DENIK. ARE GEHIAGO, TINDER-EK EZ DU INOLAKO BERMERIK EMATEN EDOZEIN UNETAN AKTIBO DAUDEN ERABILTZAILEEN KOPURUARI BURUZ; ERABILTZAILEEK ZUREKIN HARREMANETAN JARRI EDO ZU EZAGUTZEKO IZAN DEZAKETEN GAITASUN EDO NAHIARI BURUZ; EDO ZERBITZUEN BIDEZ EZAGUTUTAKO ERABILTZAILEEKIKO BATERAGARRITASUNARI EDO HAIEN JOKABIDEARI BURUZ.

    TINDER-EK EZ DU INONGO ERANTZUKIZUNIK HARTZEN BERE GAIN HAUENGATIK: ZUK, BESTE ERABILTZAILE BATEK EDO HIRUGARREN BATEK ARGITARATUTAKO, BIDALITAKO, JASOTAKO ETA/EDO ERABILITAKO EDUKIA; ETA ZUREKIN TINDER BIDEZ (ZERBITZUAN NAHIZ HARTATIK KANPO) KOMUNIKATZEN DIREN ERABILTZAILEEN IDENTITATEA, ASMOAK, ZILEGITASUNA, JOKABIDEA EDO EGIAZKOTASUNA. GURE ZERBITZUAK ERABILTZEAN DESKARGATUTAKO EDO BESTE MODUREN BATEAN HAIEN BIDEZ LORTUTAKO MATERIAL ORO ZURE ARDURAPEAN ATZITZEN DUZU.

    TINDER EZ DA ZURE ORDENAGAILUKO HARDWAREARI, SOFTWAREARI, EDO BESTELAKO EKIPAMENDUEI EDO TEKNOLOGIARI EGINIKO INOLAKO KALTEREN ERANTZULE IZANGO, BARNE HARTUTA EDOZEIN SEGURTASUN-URRATZEK EDO EDOZEIN BIRUSEK, AKATSEK, MANIPULAZIOK, LAPURRETAK, IRUZURREK, ERROREK, HUTS-EGITEK, ETETEK EDO HAUSTEK ERAGINDAKO KALTEAK, OPERAZIO- EDO TRANSMISIO-ATZERAPENAK, ORDENAGAILU-LINEAREN EDO SAREAREN HUTSEGITEAK, EDO BESTE EDOZEIN ARAZO TEKNIKO EDO BESTELAKO ETEN EDO AKATS, BAINA HAIETARA MUGATU GABE.

  12. 12. DIGITAL MILLENNIUM COPYRIGHT ACT LEGEA

    Oso aintzakotzat hartzen ditugu copyright-urratzeak. Berehala eta eraginkortasunez konpontzen ditugula bermatzeko, zure laguntza eskatzen dizugu. 

    Tinder-ek politika hau hartu du copyright-urratzeei dagozkienez, Digital Millenium Copyright Act ("DMCA") legearen arabera. Kide Edukietako edo Gure Edukietako edozeinek zure jabetza intelektualeko eskubideak urratzen dituela uste baduzu, mesedez, bidali jakinarazpen bat urratze hori alegatzeko ("DMCA Takedown Notice"), eta adierazi bertan honako hauek:

    • Ustez urratutako eskubide esklusibo baten jabearen izenean jarduteko baimena duen pertsona baten sinadura fisikoa edo elektronikoa;

    • Erreklamazioaren ustez copyright-urratzea jasan duen lanaren identifikazioa edo, jakinarazpen berean webgune bakarreko copyrightez babestutako lan anitz jasotzen badira, lan horien zerrenda adierazgarria;

    • Erreklamazioaren ustez urratzailea den edo urratze-jardueraren eragile den materialaren identifikazioa, hau da, ezabatu edo eskuraezin jarri behar dena, eta zerbitzu-hornitzaileak materiala aurki dezan beharrezkoa den informazio nahikoa;

    • Zerbitzu-hornitzailea zurekin harremanetan jar dadin beharrezkoa den informazio nahikoa, hala nola helbidea, telefono zenbakia, eta, eskuragarri badago, posta elektronikoa;

    • Idatzizko adierazpen bat, argi utziz kexan adierazitako materialaren erabilera copyright-jabeak, haren agenteak edo legediak baimentzen ez duen uste ona duzula; eta

    • Idatzizko adierazpen bat, zure gain hartuz testigantza faltsua emanez gero ezarritako zigorra, eta argi utziz jakinarazpeneko informazioa zehatza dela eta baimena duzula ustez urratu den eskubide esklusiboaren jabearen izenean jarduteko.

    DMCAgatik edukia kentzeko oharrak hauetara bidali behar dira: copyright@match.com e-maila, 214-576-3272 telefono-zenbakia, edo, posta fisikoa erabiltzekotan, Copyright Compliance Department c/o Tinder Legal, 8750 N. Central Expressway, Dallas, Texas 75231. Urratzaile berreroleen kontuak ezereztu egingo ditu Tinder-ek.

  13. 13. IRAGARKIAK ETA HIRUGARRENEN EDUKIA

    Gure Zerbitzuetan iragarkiak eta hirugarrenen promozioak ikus ditzakezu. Tinder-ek ez du zure eta produktu edo zerbitzu horien arteko interakziorik sustatzen eta ez da haien erantzule.

    Gure Zerbitzuetan hirugarrenek eskainitako iragarkiak eta promozioak ager daitezke, baita beste webgune edo baliabide batzuetarako estekak ere. Gainera, gure Zerbitzuek Elementu Birtualak lortzearen truke iragarki bat ikusteko aukera eman dezakete; Tinder-ek ez du bermatzen beti iragarki horiek ikusteko aukera izango duzunik, edo iragarkiak eskuragarri egongo direnik. Tinder-ek komertzialak ez diren estekak edo hirugarrenen aipamenak ere erakuts ditzake bere edukiaren barnean. Tinder ez da kanpoko webgune edo baliabideen erantzule, ezta haien edukiaren eskuragarritasunaren (edo eskuragarritasun ezaren) erantzule ere. Are gehiago, Tinder ez da hirugarren webgune edo baliabideek eskain ditzaketen produktu edo zerbitzuen erantzule, eta ez ditu haiek sustatzen. Gure Zerbitzuen bidez eskuragarri dauden hirugarrenekin elkarrekintzan aritzen bazara, alderdi horien baldintzek arautuko dute zurekin duten harremana. Tinder ez da hirugarrenen baldintzen edo ekintzen erantzule edo arduradun.

  14. 14. ERANTZUKIZUN-MUGA

    Tinder-en erantzukizuna aplikatu beharreko legeek baimentzen duten neurri handienera mugatzen da.

    APLIKATU BEHARREKO LEGEEK BAIMENTZEN DUTEN NEURRI HANDIENEAN, TINDER, HAREN AFILIATUAK, LANGILEAK, LIZENTZIA-EMAILEAK EDO ZERBITZU-HORNITZAILEAK EZ DIRA INOLA ERE ERANTZULE IZANGO KALTEENGATIK (ZEHARKAKOAK, ONDORIOZKOAK, ZENTZAGARRIAK, KASUALITATEZKOAK, BEREZIAK, ZIGORREZKOAK, FINKOAK NAHIZ HANDIAGOTUAK), HAUEK BARNE, BAINA HAUETARA MUGATU GABE: ETEKINEN GALERAK (ZUZENEAN NAHIZ ZEHARKA), EDO DATUEN, ERABILERAREN, MERKATARITZA-FUNTSEN EDO BESTE GALERA UKIEZIN BATZUK. KALTEEN ERAGILEAK HAUEK IZAN DAITEZKE: (I) ZUK ZERBITZUAK ATZITZEA EDO ERABILTZEA, EDO ZUK ZERBITZUAK ATZITU EDO ERABILI EZIN IZATEA, (II) ERABILTZAILEEN EDO HIRUGARRENEN JOKABIDEA EDO EDUKIA (GOIAN "KIDEEN EDUKI" EDO "ZURE EDUKI" GISA DEFINITUTAKO EDUKIA BARNE, BAINA HARTARA MUGATU GABE), GURE AFILIATUEN EDOZEIN ZERBITZUTAN EDO ZERBITZUEKN LOTUTA; EDO (III) ZURE EDUKIA BAIMENIK GABE ATZITZEA, ERABILTZEA EDO ERALDATZEA, TINDER-I KALTE HORIEK GERTA DAITEZKEELA ABISATU BAZAIO ERE.

    APLIKATU BEHARREKO LEGEDIAK BAIMENTZEN DUEN NEURRI HANDIENEAN, TINDER-EK ZERBITZUEKIN ERLAZIONATUTAKO ERREKLAMAZIO ORORAKO ZUREKIN DUEN ERANTZUKIZUNA EZ DA INOLA ERE HAU BAINO HANDIAGOA IZANGO: (A) 100 USD, EDO (B) ZUK LEHENBIZIKOZ TINDER-EN AURKA AUZI, ARBITRAJE EDO BESTE EDOZEIN PROZEDURA JUDIZIAL (BAI ESTATUTU BIDEZKOA, BAI LEGE BIDEZKOA BAI EKITATEKOA) EDOZEIN AUZITEGITAN ABIARAZTEN DUZUN DATAREN AURREKO HOGEITA LAU (24) HILABETEETAN TINDER-I ZERBITZUENGATIK ORDAINDU DIOZUN ZENBATEKOA, ZER EDO ZER ORDAINDU BADIOZU.

    AURREKO ESALDIAN EZARRITAKO KALTEEN MUGA APLIKATU EGINGO DA: (i) ERANTZUKIZUNAREN OINARRIA GORABEHERA (ORDAINKETA-EZA, KONTRATUA, LAIDOA, LEGEA EDO BESTELAKOA), (ii) ESKUBIDEEN, PRIBILEGIOEN EDO BETEBEHARREN URRAKETA MOTA GORABEHERA, ETA (iii) GERTAERA ORORI, ZERBITZUARI ETA HITZARMEN HONI DAGOKIENEZ.

    14. SEKZIO HONETAN XEDATUTAKO ERANTZUKIZUN-MUGAK BETI APLIKATU BEHARKO DIRA, HITZARMEN HONEN BIDEZKO KONPENTSAZIOEK HAIEN FUNTSEZKO HELBURUARI DAGOKIONEZ HUTS EGITEN BADUTE ERE. JURISDIZKIO BATZUEK EZ DUTE KALTE-GALERA BATZUK MUGATZEA BAIMENTZEN; BERAZ, IZAN LITEKE SEKZIO HONETAKO MUGA BATZUK EDO GUZTIAK ZURE KASUAN EZ APLIKATZEA.

  15. 15. GATAZKAK EBAZTEA

    Oso litekeena ez den arren, gure artean gatazka juridikoren bat emango balitz, hona hemen alderdiek nola adosten duten aurrera egitea, aplikatu beharreko legeak debekatzen duenean izan ezik.

    15a. GATAZKAK EBAZTEKO PROZESU INFORMALA

    Edozein arrazoirengatik gure Zerbitzuekin konforme ez bazaude, jarri harremanetan Tinder-en Bezeroarentzako arreta-zerbitzuarekin lehenik, zure kezkak konpontzen saia gaitezen, kanpoko laguntzaren beharrik gabe. Tinder-en aurka gatazka, erreklamazio edo eztabaida bat bideratzea aukeratzen baduzu, baldintza hauek aplikatuko dira. 15. sekzioan ezarritako Gatazkak ebazteko prozesu eta Arbitraje-prozedura hauen ondorioetarako, "Tinder" terminoak barne hartuko ditu gure afiliatuak, langileak, lizentzia-emaileak eta zerbitzu-hornitzaileak.

    Tinder-ek zurekin duen harremana balioesten du eta uste du Gatazkak modu informalean ebazteak biontzako onurak dakartzala. "Gatazka" terminoak zure eta Tinder-en arteko edozein gatazkari, erreklamaziori edo eztabaidari egiten dio erreferentzia, Hitzarmen honek eragindakoa bada edo edozein modutan erlaziorik badauka Hitzarmen honekin (Hitzarmen honen ustezko urratzeak barne), gure Zerbitzuarekin edo zurekin dugun harremanarekin. Hitzarmen honetan erabiltzen den "Gatazka" terminoak ahalik eta esanahirik zabalena izango du eta barne hartuko ditu Hitzarmen honen edo haren aurreko Hitzarmenen aurretik izandako erreklamazio guztiak, Hitzarmen hau indarrean dagoen bitartean sortutak erreklamazioak, eta behin Hitzarmena ezereztuta sortutako erreklamazioak (salbu eta Hitzarmen hau zuk eta Tinder-ek sinatzen duzuen beste Hitzarmen batekin ordezten bada).

    Tinder-ekin Gatazkaren bat baduzu ("Zure Gatazka"), onartu egiten duzu, Zure Gatazka arbitraje edo munta txikiko auzitegi batera formalki eraman aurretik, ohar xehatu bat bidaliko duzula ("Oharra") helbide honetara: c/o Tinder, 1209 Orange Street, City of Wilmington, County of New Castle, Delaware 19801, USA. Tinder-ek zurekin Gatazkarik badu ("Tinder-en Gatazka"), Tinder-ek onartu egiten du Ohar bat bidaliko dizula eman diguzun azken e-mailera, edo, zure e-maila ez badugu, zure kontuarekin lotutako harremanetarako beste metodo batera.

    Zure Oharrak informazio hau adierazi beharko du: (1) zure izen-abizenak; (2) Tinder-i zure kontua identifikatzeko aukera ematen dion informazioa, zure profilaren argazki edo pantaila-argazkia, helbidea, telefono-zenbakia, e-maila, eta, halakorik badago, kontua sortzeko erabilitako jaiotza-data barne; eta (3) Zure Gatazkaren deskribapen zehatza, zure erreklamazioen izaera eta oinarri faktikoa adieraziz, baita zer ordain nahi duzun eta hari dagozkion ustezko kalteen kalkulua ere (halakorik balego). Ohar hau pertsonalki sinatu behar duzu eragina izan dezan. Tinder-ren Gatazka-oharrak ere Tinder-en Gatazka zehatz-mehatz deskribatu beharko du, eta bere erreklamazioen izaera eta oinarri faktikoa adierazi, baita zer ordain nahi duen eta hari dagozkion ustezko kalteen kalkulua ere (halakorik balego).

    Zuk eta Tinder-ek adostu egiten duzue uste onez negoziatuko duzuela Gatazka ebazteko ahaleginean. Uste oneko negoziazio horien baitan, Tinder-ek zurekin telefono-konferentzia bat eska dezake Zure Gatazka eztabaidatzeko, eta pertsonalki parte hartzea onartzen duzu, zure abokatuarekin, baten batek ordezkatzen bazaitu. Era berean, telefono-konferentzia bat eska dezakezu Tinder-ek bere Gatazka zurekin eztabaidatzeko, eta bere ordezkari batek parte hartzea onartzen du Tinder-ek. (Zalantzarik ez izateko: Tinder-ek zure kontua ezereztearekin lotutako Ohar bat aurkezten baduzu, goiko 4. sekzioan xedatutakoaren arabera, Gatazka hori ez da joko Tinder-en Gatazkatzat.) Prozesu informal honek Gatazkaren ebazpena ekarri beharko luke.

    Edonola ere, guztiz osorik dagoen Oharra jaso eta ondorengo 60 eguneko epean Gatazka konpontzen ez bada eta Alderdiek ez badute elkarren artean gatazkak ebazteko epe informal honen luzapena adostu, zuk edo Tinder-ek arbitrajea has dezakezue (behean aurreikusitako moduan Alderdi batek munta txikiko erreklamazioetarako auzitegia aukeratzeko eskubidea onartuta). Gatazkak ebazteko prozesu informal hau burutzea beharrezko baldintza da arbitrajea edo munta txikiko erreklamazioetarako auzi-ekintzak aurkeztu baino lehen (epaitegi batek “Sexu-erasoa eta sexu-jazarpena ez arbitratzeko legea” aplikatzen dela jotzen duen kasuan izan ezik). Hori ez egitea Hitzarmen hau urratzea da. Zuk eta Tinder-ek gatazkak ebazteko prozesu informal honetan parte hartzen duzuen bitartean izango dute balioa iraungitze-epeak eta aurkezpenak egiteko kuoten epeek. Aplikatu beharreko legeek debekatu ezean, arbitraje-hornitzaileak, hau da, National Arbitration and Mediation-ek ("NAM"), ez du arbitraje-eskaerarik onartuko ez kudeatuko, eta edozein arbitraje administratiboki itxiko du, arbitraje-eskaera egin duen Alderdiak idatziz egiaztatu ez badu gatazkak ebazteko prozesu informal honetako zehaztapenak eta baldintzak guztiz bete direla. Xedapen hau betearazteko eta haren arabera arbitraje-prozedura edo munta txikiko erreklamazioetarako auzi-ekintzak agintzeko boterea izango du eskumeneko jurisdikzioko auzitegiak.

    Edozein alderdik, bere agenteek, langileek eta abokatuek gatazkak ebazteko prozesu informalean zehar egindako eskaintza, promesa, jokabide eta adierazpen oro isilpekoak dira eta ez dira onargarriak gerora datozen inolako helbururako inolako prozeduratan (NAM arbitraje bat hasi aurretik Alderdiak gatazkak ebazteko prozesu informal honen baldintzak betetzen zituela idatziz egiaztatzeko beharrezkoa den heinean izan ezik), betiere onargarriak edo erakutsi beharrekoak liratekeen frogak onartezin edo erakutsi ez beharreko bihurtzen ez badira.

    15b. BANAKO KONPENTSAZIOA: DEMANDA KOLEKTIBOEI ETA EPAIMAHAI BIDEZKO EPAIKETEI UKO EGITEA

    LEGEAK BAIMENDUTAKO NEURRI HANDIENEAN, ZUK ETA TINDER-EK, BI-BIEK, UKO EGITEN DIOZUE EPAIMAHAI BIDEZKO EPAIKETA IZATEKO ESKUBIDEARI ETA AUZITEGIAN BANAKAKO ARBITRAJEAREN ALDEKO GATAZKAK EBAZTEKO ESKUBIDEARI (AUZITEGI BATEK "ENDING FORCED ARBITRATION OF SEXUAL ASSAULT AND SEXUAL HARRASSMENT ACT" LEGEA APLIKAGARRIA DELA ERABAKITZEN EZ DUENEAN). TINDER-EK ETA ZUK UKO EGITEN DIOZUE ELKARREN AURKAKO DEMANDA KOLEKTIBO BAT JARTZEKO EDO BATEAN PARTE HARTZEKO ESKUBIDEARI, EDO BESTE EDONOLA DEMANDA KOLEKTIBOEN BIDEZ KONPENTSAZIOAK ESKATZEKOARI, GAUR EGUN ZAIN DAUDEN TINDER-EN AURKAKO EKINTZAK BARNE. LEGEAK BAIMENDUTAKO NEURRI HANDIENEAN, EZ DUZUE ESKUBIDE EDO BAIMENIK TALDEKA, KOLEKTIBOKI, ORDEZKARI BIDEZ, BATERATZE BIDEZ EDO EREMU PUBLIKO ETA FISKAL NAGUSI PRIBATU BIDEZ ARBITRATZEN EDO EBAZTEN DIREN EDOZEIN ERREKLAMAZIORI DAGOKIONEZ.

    AUZITEGIAN LOR DAITEKEEN ORDAIN BERA AITOR DEZAKE ARBITROAK, KONTUAN IZANDA ARBITROAK AZKEN ORDAINA SOILIK AITOR DEZAKEELA (EPAILEAREN NAHIZ AUZITEGIAREN AGINDUA BARNE) ORDAINA ESKATZEN DUEN ALDERDI INDIBIDUALAREN ALDE, ETA BANAKO ALDERDI HORREN ERREKLAMAZIOAREN ARABERA ODAIN FINALA EMATEKO BEHAR-BEHARREZKOA DEN HEINEAN SOILIK. ARBITROAK EZIN DIEZAIOKE AZKEN ORDAINIK AITORTU ARBITRAJEKO ALDERDI EZ DEN INORI, EZ ETA ARBITRAJEKO ALDERDI EZ DEN INOREN AURKA EDO IZENEAN ERE, KLASE, KOLEKTIBO, ORDEZKARI EDO FISKAL NAGUSI PRIBATU BATEN ARABERA.

    AUZITEGI BATEK ERABAKITZEN BADU PARAGRAFO HONETAKO DEBEKUETAKOREN BAT EZ DELA BETEARAZGARRIA ORDAIN-ESKAERA EDO ERREKLAMAZIO JAKINEN BATEAN (HALA NOLA ERREKERIMENDU PUBLIKORAKO ESKAERA BATEAN), ETA ERABAKI HORREN IHARDESPEN GUZTIAK BAIEZTATZEN BADIRA ETA ERABAKI HORI BEHIN BETIKO HARTZEN BADA, ORDUAN ZUK ETA TINDER-EK ONARTU EGITEN DUZUE ORDAIN-ESKE EDO ERREKLAMAZIO JAKIN HORI AUZITEGIRA ERAMANGO DELA, BAINA AURKEZTU DITUZUN GAINERAKO ORDAIN-ESKEAK BANAKAKO ARBITRAJEAREN ESPEROAN GELDITUKO DIRELA. PARAGRAFO ZEHATZ HAU BETEARAZGARRIA EZ DELA ERABAKITZEN BADA, ORDUAN ARBITRAJE-XEDAPEN HAU OSO-OSORIK BALIOGABEA IZANGO DA (EPAIMAHAI BIDEZKO EPAIKETAREN UKOA ETA GATAZKAK EBAZTEKO PROZESU INFORMALA SALBU). PARAGRAFO HAU ARBITRAJE-HITZARMEN HONEN FUNTSEZKO SEKZIO BAT DA.

    15c. GATAZKEN EBAZPENA ARBITRAJE BIDEZ EDO MUNTA TXIKIKO ERREKLAMAZIOEN EPAITEGIAREN BIDEZ

    Edozein Gatazka (Tinder-en Bezeroarentzako arreta-zerbitzuaren bidez edo goiko 15a azpisekzioan xedatutako gatazkak ebazteko prozesu informalaren bidez modu informalean ebazten ez bada) BANAKAKO ARBITRAJE LOTESLEAREN bidez baino ezingo da ebatzi, honako Gatazka hauek izan ezik:

    1. Munta txikiko erreklamazioetarako auztegien eskumenaren barruan dauden Gatazkak: Zuk edo Tinder-ek banakako erreklamazio bat jar dezakezue munta txikiko erreklamazioetarako auztegian. Arbitraje bat hasi ondoren baina arbitro bat izendatu baino lehen munta txikiko erreklamazioetarako auztegian aurrera egiteko eskatzen bada, arbitraje hori administratiboki itxiko du arbitraje-hornitzaileak (adibidez, NAMek). Munta txikiko erreklamazioetarako auztegi batek hartutako erabakiek ez dute eragin preklusiborik izango Tinder-en eta zu ez den beste inoren arteko prozeduretan. Munta txikiko erreklamazioetarako auztegiak berariaz erabakitzen badu gatazkaren bista egiteko eskumenik ez dagoela, zuk eta Tinder-ek Hitzarmen honen baldintzen arabera arbitratuko duzue Gatazka. Munta txikiko erreklamazioetarako auztegiak erreklamazio jakinen gaineko jurisdikzioari eusten badio, erreklamazio horiek lehenik munta txikiko erreklamazioen epaitegian aurkeztuko dira. Munta txikiko erreklamazioetarako auztegiaren jurisdikzio-esparruaren barruan ez dauden erreklamazio gehigarriak izanez gero, zuk eta Tinder-ek akordio honen baldintzen arabera arbitratuko dituzue Gatazkaren gainerako erreklamazioak.

    2. Gatazka bat munta txikiko erreklamazioetarako auztegiaren jurisdikzioan dagoen erabakitzeko gatazkak: Munta txikiko erreklamazioetarako auztegi baten jurisdikzioaren inguruko eztabaidarik bada, munta txikiko erreklamazioetarako auztegi horrek soilik argitu beharko du. Munta txikiko erreklamazioetarako auztegiak polemika hori argitu nahi edo ezin badu, Gatazka bat munta txikik erreklamazioetarako auzitegi baten jurisdikzioan dagoen erabakitzeko desadostasunak eskumeneko jurisdikzioko auzitegi batean ebatziko dira. Zuk edo Tinder-ek munta txikiko erreklamazioetarako auztegiaren hautaketa inpugnatzen baduzue zuen Gatazkan, eta eskumeneko jurisdikzioko munta txikiko erreklamazioetarako auztegi batek erabakitzen badu munta txikiko erreklamazioen epaitegiaren hautaketa ezin dela betearazi, hautaketa horrek Hitzarmenaren haustura ekarriko du zuen Gatazkari dagokionez. Hala ere, epaitegiaren erabaki hori ez da lotesletzat hartuko, ezta ez du eragin preklusiborik izango Tinder-en eta zu ez den beste inoren arteko prozeduretan.

    3. Zure gatazkak "Ending Forced Arbitration of Sexual Assault and Sexual Harrassment Act" legean jasotzen diren heinean: EFAAk zure erreklamazioak jasotzen dituela xedatzen badu auzitegi batek, erreklamazio hori 17. sekzioan xedatutakoaren arabera aurkez daiteke.

    4. Jurisdikzio jakin batzuetako gatazkak: Gatazkak ebazteko sekzio honetako edozein azpisekzio debekatzen badute legeek, ez zaie aplikatuko jurisdizkzio horretan bizi diren erabiltzaileei, barne hartuta 15b, 15c, 15d eta 15e azpisekzioak, zeinak ez baitzaizkie aplikatuko EBn, EEEn, Erresuma Batuan edo Suitzan bizi diren erabiltzaileei. Europako Batzordearen sareko gatazkak ebazteko plataforma hemen dago eskuragarri: https://consumer-redress.ec.europa.eu/index_en. Tinder-ek ez du parte hartzen EBn, EEEn, Erresuma Batuan edo Suitzan bizi diren erabiltzaileen kontsumo-arbitrajeko prozeduretan.

    Gainerako auzi guztiak (hemen kontrakoa adierazi ezean) Arbitroak bakarrik ebatz ditzake. Gatazka horien artean, baliteke hauek egotea, baina hauetara mugatu gabe: Gatazkak ebazteko sekzio honen irismena eta betearazgarritasuna, arbitraje-auziak, arbitroa izendatu ondoren egiten den munta txikiko erreklamazioetarako auztegietan aurrera egiteko edozein eskaera, eta Alderdiren batek Gatazkak ebazteko sekzioa urratu duen edo arbitraje-eskubideari berariaz edo inplizituki uko egin dion argudiatzen duen edozein gatazka.

    Gatazkak ebazteko 15. sekzio hau betearazteko prozedura judizial oro, arbitraje-laudo bat berresteko, aldatzeko edo bertan behera uzteko prozedura barne, 17. sekzioaren arabera hasi behar da. Gatazkak ebazteko 15. sekzioa edozein arrazoirengatik betearazi ezingo balitz, Tinder-en aurkako edozein auzi (munta txikiko erreklamazioetarako auztegien prozedurak izan ezik) Dallas konderrian (Texas) kokatutako epaitegi federaletan edo estatukoetan bakarrik hasi ahal izango lirateke. Honen bidez, epaitegi horiek zure gainean jurisdikzio pertsonala gauzatzea onartzen duzu ezinbestean, eta uko egiten diozu epaitegi horiek foro deserosoa izateagatik eginiko inolako erreklamaziori.

    15d. BANAKAKO ARBITRAJERAKO ETA ARBITRAJE MASIBORAKO PROTOKOLOAK 

    15d azpiatal hau NAM-i helarazten zaizkion Gatazkei aplikatuko zaie behin goiko 15a azpiatalean deskribatutako gatazkak ebazteko prozesu informala guztiz amaituta eta baldin eta zuk edo Tinder-ek ez baduzue munta txikiko erreklamazioa hautatu. NAM-ek administratuko du zure eta Tinder-en arteko edozein arbitraje, NAM-i arbitraje-eskaera aurkezten zaion unean indarrean dagoen NAM-en Gatazkak ebazteko atal integralaren arau eta prozeduren ("NAM arauak") arabera, Gatazkak ebazteko 15. atal honek aldatzen duen moduan. NAM arauen kopia bat lortzeko, mesedez joan Rules, Fees & Forms - National Arbitration and Mediation webgunera edo jarri harremanetan NAM-ekin haren Prozeduren Zentro Nazionalaren bidez (National Processing Center), helbide honetan: 990 Stewart Avenue, 1st Floor, Garden City, NY 11530 edo commercial@namadr.com helbide elektronikoaren bidez. NAM-ek Hitzarmen honen arabera bere eginkizunak betetzerik ez badu edo nahi ez badu, Alderdiek elkarrekin adostuko dute NAM ordezkatuko duen eta Hitzarmen honekin bat etorriz NAM-en eginkizuna hartuko duen beste administratzaileren bat eta Hitzarmen honek ezarriko du araudia, arbitraje-hornitzailearen arauekin kontraesanean ez dagoen bitartean. Alderdiek ezin badute ados jarri, eskumena duen jurisdikzioko epaitegi bati eskatuko diote Hitzarmen honen arabera NAM-en betebeharrak bere gain hartuko dituen arbitraje-hornitzaile bat izenda dezan eta Hitzarmen honek ezarriko du araudia arbitraje-hornitzailearen arauekin kontraesanean ez dagoen bitartean.

    Alderdiek adostu egiten dute honako prozedura hauek aplikatuko direla Gatazkak ebazteko atal honen arabera hasitako edozein arbitrajetan (goian deskribatu bezala edozein Alderdik munta txikiko erreklamazioen epaitegia hautatzen ez badu):

    1. Arbitraje bat hastea – Arbitraje bat hasteko, zuk edo Tinder-ek arbitraje-eskaera bat ("Arbitraje-eskaera") bidali beharko diozue NAM erakundeari, erreklamazioa(k) eta eskatzen den ordaina zehatz-mehatz deskribatzen dituena, Hitzarmen honetako eta NAM arauetako betebeharrekin bat datozelarik. Arbitraje-eskaera bat bidaltzen baduzu, Tinder-i ere bidali beharko diozu, eskaera NAM erakundeari entregatu eta 7 eguneko epean, helbide honetara: CT Corporation, 1209 Orange Street, City of Wilmington, County of New Castle, Delaware 19801, USA. Tinder-ek Arbitraje-eskaera bat bidaltzen badu, guk ere zuri bidaliko dizugu gordeta dugun posta-helbidera 7 eguneko epe berean. Zure posta-helbidea ez badago eskuragarri, gordeta dugun helbide elektronikora bidaliko dizugu, edo ez badugu zure helbide elektronikorik, zure kontuari lotutako beste harremanetarako informaziora. Arbitraje-hornitzaileak ez du arbitraje-eskaerarik onartuko ez kudeatuko eta halako edozein arbitraje-eskaera administratiboki itxiko du, idatziz egiaztatu ezean Alderdiak Gatazka-ebazpenen 15. ataleko baldintzak betetzen dituela edo goian adierazitako moduan edozein Alderdik munta txikiko erreklamazioa aukeratzen badu.

    2. Tasak – NAM tasen ordainketa NAM arauen araberakoa iznago da, kasua Prozedura masibo baten parte den neurrian (behean zehaztutakoaren arabera) izan ezik, edo Alderdietako edozeinek ordaindutako NAM tasak eta kostuak (Arbitroaren kuotak barne) Arbitroaren aginduz birbanatzen badira izan ezik, betiere hauetakoren bat adierazten bada: (a) Alderdietako batek Hitzarmen honetako 15. atala urratu duela, (b) birbanaketa hori Hitzarmen honen arabera eskatzen dela, edo (c) aplikatu beharreko legeak birbanaketa hori beste moduren batean onartzen duela. Tinder-i finantza-zailtasunak dituzula frogatzen badiozu, aintzat hartuko dugu zuk uste onez egiten duzun eskaera, administrazio-gastuetatik kontsumitzaileari dagokion zatitik zuri dagokion zatia ordaintzeko. Tinder-ek konpromisoa hartzen du kontsumitzaileei ezarritako arbitraje-kostuek gatazkak ebazteko oztopo gisa balio ez dezaten. Tinder-ek zure aurka arbitraje bat hasten badu, NAM tasa guztiak ordainduko ditugu.

    3. Arbitroa – Arbitrajea arbitro bakar eta neutral batek egingo du ("Erreklamazio-arbitroa"), NAM arauen arabera izendatutako Prozesu-arbitroek lagunduta. ("Arbitro" terminoak bai Erreklamazio-arbitroari bai Prozesu-arbitroari egiten dio erreferentzia). Alderdiren batek bista bat hautatzen badu, Arbitroa bizi zaren tokian edo handik gertu egongo da. Arbitroa Hitzarmen honen betebeharren hartzaile da eta haiei atxikiko da. NAM arauak Hitzarmen honekin kontraesanean baleude, Hitzarmen honen baldintzak aplikatuko lirateke. Arbitroak erabakitzen badu Hitzarmen honetako 15. ataleko edozein baldintza zorrotz aplikatzeak (munta txikiko erreklamazioen hautaketa izan ezik, munta txikiko erreklamazioen epaitegian erabakiko litzatekeena) funtsean bidegabea den arbitrajea eragingo lukeela ("Baldintza bidegabea"), orduan Arbitroak Baldintza bidegabea aldatzeko eskumena izango du Erabilera-baldintzekin bat datorren ("Baldintza aldatua") eta funtsean bidezkoa den arbitrajea bermatzeko beharrezkoa den neurrian. Baldintza aldatu baten funtsa zehazteko, Arbitroak Baldintza bidegabearen asmoa adierazteko gehien hurbiltzen den terminoa hautatuko du.

    4. Lege-xedapenek babestutako eskaerak – Alderdiek adosten dute Erreklamazio-arbitroak eskumena izango duela lege-xedapenek babestutako eskaerak aztertzeko ahozko froga bidezko bistarik gabe. Lege-xedapenek babestutako eskaerak honako inguruabar hauetan eska daitezke: (a) Erreklamazio-arbitroaren izendapenaren ondorengo 30 eguneko epean, Alderdi batek lege-xedapenek babestutako eskaera bat aurkezteko eska dezake alegazioetan oinarriturik; eta (b) froga bidezko bistaren aurreko 30 eguneko epean, Alderdi batek lege-xedapenek babestutako eskaera bat aurkezteko eska dezake Alderdien alegazioetan eta aurkeztutako frogetan oinarriturik epaiketa sumariora eramateko.

    5. Erakusketa –Alderdi bakoitzak (a) gehienez ere beste Alderdiak eskatutako bost dokumentu garrantzitsu baina ez isilpeko entregatu beharko ditu; eta (b) beste Alderdiari eskatu ahal izango dio gehienez ere 5 galdeketari (azpizatiak barne) egiaztatutako erantzunak eman diezazkion. Bi Alderdiek kontrakorik adosten ez badute, ezingo da erabili beste erakusketa-biderik (deklarazioak ere ez). Erakusketa-eskaera horiek beste Alderdiari bidali behar zaizkio, Erreklamazio-arbitroa izendatu eta ondorengo 21 eguneko epean. Alderdi demandatuak Alderdi demandatzaileari emango dizkio erantzuna ematen duten eta isilpekoak ez diren dokumentu guztiak, eskatutako galdeketen erantzun guztiak Alderdiak berak sinaturik edo/eta eskaerei buruzko edozein eragozpen, eskaerak jaso eta ondorengo 30 eguneko epean, edo, Erakusketa-eskaerari egindako eragozpena balitz, Erreklamazio-arbitroak Gatazka ebatzi eta 30 egun igaro ondoren. Alderdietako edozeinek Erreklamazio-arbitroari eskatzen badio lege-xedapenek babestutako eskaera bat azter dezala alegazioei dagokienez, erantzunen erakusketa idatzien epe horiek luzatu egingo dira Erreklamazio-arbitroak eskaera mota horri buruzko azken erabakia hartu eta ondorengo 30 egunera arte. Alderdiak bildu eta kontsultak burutu ondoren, ezin badute ados jarri erakusketaren edo luzapen-eskaeraren inguruko gatazkaren bati dagokionez, auzi hori berehala aurkeztuko zaio Erreklamazio-arbitroari hark ebatzi dezan. Erakusketako edozein gairi irizpena emateko, Erreklamazio-arbitroak hauek kontuan hartu beharko ditu: oinarriko arbitraje-erreklamazioaren izaera, zenbatekoa eta irismena, eskatutako erakusketa burutzeak ekarriko lituzkeen kostua eta bestelako ahalegina, kasuaren egutegia eta eskatutako erakusketa zenbaterainokoa den benetan beharrezkoa erreklamazioa edo defentsa behar bezala prestatzeko, eta NAM erakundeak ebazpen eraginkor eta ekonomikoak lortzeko duen helburua. Erakusketa gehigarri baterako arrazoi ona ezartzearen zama erakusketa hori eskatzen duen Alderdiarena da.

    6. Konfidentzialtasuna – Alderdiren batek hala eskatzen badu, Arbitroak agindu bat emango du, adierazita arbitrajean zehar bi Alderdiek ezagutarazitako informazio konfidentziala (dokumentuetan edo ahoz) ezin dela erabili edo ezagutarazi arbitrajearekin edo arbitraje-laudoa betearazteko prozedurari lotuta izan ezik, eta, era berean, baimendutako auzitegiko edozein informazio konfidentziala artxibatzea zigilupean egin behar dela.

    7. Arbitraje-bista – Zuk eta Tinder-ek Erreklamazio-arbitroaren aurrean froga bidezko bista ekitatiboa (hau da, epaiketa) izateko eskubidea duzue. Arbitraje-prozedurak epaiketak eta beste prozedura judizialak baino sinpleagoak, merkeagoak eta arinagoak izan ohi dira. Alderdiek adostu egiten dute ahozko bista guztiei uko egitea eta, horren ordez, Gatazka guztiak Erreklamazio-arbitroari bidaltzea, hark idatzizko aurkeztetan eta alderdiek adostu ditzaketen beste frogatan oinarritutako laudo bat emateko, Alderdi batek ahozko bista bat eskatzen ez badu behintzat, Demandatuak erantzuna aurkeztu eta 10 eguneko epean. Ahozko froga bidezko bista eskatzen bada, bi Alderdiak bistara bertaratu beharko dira, Alderdiren batek abokatua hartu badu ere. Bi Alderdiek pertsonalki joan beharko dute bistara. Alderdietako batek bistara pertsonalki bertaratu ez izanak, Erreklamazio-arbitroak bidezko arrazoiengatik agindutako geroratzerik gabe ematen bada, Alderdi horren aurka auzi-ihesean emandako epaia izango du ondorio.

    8. Arbitraje-laudoa – Arbitrajearen formatua edozein dela ere, Erreklamazio-arbitroak erabaki arrazoitua eman beharko du, idatziz, bistaren ondorengo 30 eguneko epean edo, bistarik burutzen ez bada, aurkaratze-aitorpenak edo aitorpen osagarriak aurkezteko muga-eguneko dataren ondorengo 30 eguneko epean. Ebazpenean argi eta garbi zehaztu beharko da esleitutako ordaina, halakorik balego, eta laudoaren arrazoien laburpena jaso beharko da. Arbitraje-laudoa zure eta Tinder-en artean baino ez da loteslea eta ez du inolako eragin preklusiborik izango beste Alderdi bat inplikatzen duen beste arbitraje edo prozeduratan. Erreklamazio-arbitroak, ordea, beste Alderdi bat inplikatzen duten beste arbitraje batzuen ebazpenak kontuan hartzea erabaki dezake. Arbitroak tasak eta kostuak esleitu ditzake NAM arauek ezarritakoaren arabera edo kuota eta kostu horiek auzitegietan eslei daitezkeen neurrian. Horrek barne hartzen du Arbitroak kuotak eta kostuak esleitzeko duen gaitasuna, baldin eta Arbitroak erreklamazio edo defentsa bat hutsala dela edo helburu desegoki batekin, jazarpena burutzeko, edo fede txarrez aurkeztu dela erabakitzen badu, baina ez da horretara mugatzen.

    9. Transakzio-akordiorako eskaintza – Demandatuak Alderdi aurkariari transakzio-akordiorako eskaintza bat idatziz helarazi ahal izango dio, froga bidezko bista baino lehen edo, lege-xedapenek babestutako eskaera onartzen bada, hori eman aurretik. Hala ere, ez dago horretara behartuta. Transakzio-akordiorako eskaintzaren zenbatekoa ezin izango zaio Erreklamazio-arbitroari ezagutarazi hark erreklamaziorako laudo bat erabakitzen duen arte. Laudoa Alderdi aurkariaren alde ematen bada eta Demandatuak egindako transakzio-eskaintza baino txikiagoa bada edo laudoa Demandatuaren aldekoa bada, Alderdi aurkariak Demandatuari eskaintza egin ondoren sortutako kostuak ordaindu beharko dizkio, abokatuen ordainsariak barne. Aplikatu beharreko edozein estatutu edo jurisprudentziak arbitrajean sortutako kostuen ordainketa iraultzea debekatzen badu, orduan xedapen honetako eskaintzak balioko du erreklamatzaileak demandatzen duen akzio-kausagatik ordaindu behar dituen kostuen pilaketa eteteko.

    10. Prozedura masiboa – Edozein unetan, Tinder-en edo erlazionatutako alderdien aurka abokatu edo entitate berberek edo haien artean koordinatutakoek antzeko 25 arbitraje-eskaera edo gehiago aurkezten badituzte ("Prozedura masiboa"), eta bat badatoz NAM arauetako Prozedura masiboko Gatazkak ebazteko arau eta prozedurak atalean egiten den Prozedura masiboen definizio eta irizpideekin ("NAM's Mass Filing Rules" orria, ikusgai erakundearen webguneko Rules, Fees & Forms - National Arbitration and Mediation atalean), orduan jarraian zehaztutako protokolo gehigarriak aplikatuko dira. 

      1. Zuk edo zure abokatuek goian aipatutako Prozedura masiboaren definizioarekin bat datorren Arbitraje-eskaera aurkezten baduzue, orduan onartu egiten duzu zure Arbitraje-eskaera Prozedura masiboaren inguruko azpiatal honetan ezarritako protokolo gehigarrien menpe egongo dela. Era berean, onartu egiten duzu zure Gatazkaren ebazpena atzeratu egin daitekeela eta aplikagarriak diren iraungitze-epeak beteko direla lehen kasuak aurrera eramateko erabakitzen den unetik zure kasua prozedura aitzindari baterako aukeratzen den arte. 

      2. NAM-en Prozedura masiborako arauak aplikatuko dira NAM-ek zure Gatazka Prozedura masibo baten parte dela uste badu, bere erabakian bere arauek eta Gatazkak ebazteko atal honek diotenaren arabera. NAM-en Prozedura masiborako arauen eta erlazionatutako kuoten egutegiaren aukeraketa zuk edo Tinder-ek idatziz egin behar duzue eta NAM-i eta alderdi guztiei bidali behar diezue.

        Prozedura aitzindariak
        . Epaitegiek eta arbitraje-administratzaileek Prozedura aitzindariak bultzatu egiten dituzte alderdi berdinen edo erlazionatutako alderdien aurka antzeko erreklamazioak dituzten hainbat gatazka daudenean. Prozedura aitzindarien lehen multzorako, Prozedura masiboko erreklamatzaileen (zu barne) abokatuak eta Tinder-en abokatuak, bi-biek, 15na Arbitraje-eskaera aukeratuko dituzte (guztira 30) aurrera egiteko, eta ezin izango dira une horretan 30 arbitraje horiek baino gehiago aurkeztu, prozesatu, epaitu edo izapidetzeke utzi. Banakako 30 arbitrajeetako bakoitza Erreklamazio-arbitro ezberdin batek zuzenduko du. Epe horretan, ezin izango dira Prozedura masibo baten parte diren beste Arbitraje-eskaerarik aurkeztu, izapidetu, epaitu edo izapidetzeke utzi. 

        Behin prozedura aitzindarien lehen multzoa arbitratuta edo bestela ebatzita, Alderdiek ezin badituzte gainerako Arbitraje-eskaerak ebatzi, orduan alderdiek lau (4) txanda gehiagoz jarraituko dute prozedura aitzindarian, eskaeren kopurua handituz. Alderdi bakoitzeko abokatuek txanda bakoitzean bosna (5) arbitraje gehiago aukeratuko dituzte, beraz, bigarren txandan, erreklamatzaileen abokatuak eta Tinder-eko abokatuak
        20na Arbitraje-eskaera gehiago aukeratuko dituzte (40 guztira), hirugarren txandan, 25 bakoitzak (50 guztira), laugarren txandan, 30 bakoitzak (60 guztira), eta bosgarren txandan 35 bakoitzak (70 guztira). Txanda bakoitzean, banakako arbitraje bakoitza Erreklamazio-arbitro ezberdin batek zuzenduko du, eta prozedura aitzindarien txanda gehigarri hauetan zehar, behin Prozedura-arbitroak eskaerak hautatuta, ezin izango da Prozedura masiboaren parte diren beste Arbitraje-eskaerarik aurkeztu, izapidetu edo epaitu. Prozedura atzindarien lehen txandaren ondoren, baina Prozedura atzindarien bigarren txanda baino lehen, Alderdien abokatuek bitartekaritza orokor batean parte hartuko dute, erretiratutako auzitegi federaleko edo estatu mailako epaile baten aurrean (Alderdiek kontrakoa adostu ezean), eta Tinder-ek ordaindu beharko ditu bitartekariaren ordainsariak. Prozedura aitzindarien bigarren, hirugarren, laugarren eta bosgarren txanden ondoren, bi alderdien abokatuek bitartekaritza osagarria eztabaidatu eta gainerako Arbitraje-eskaerak ebazteko aukerak bilatu beharko lituzkete, baina bitartekaritzarekin jarraitu nahi badute, Alderdi guztien abokatuen baimena beharko dute. 

        Bosgarren prozedura multzoa arbitratu edo bestela ebatzi ondoren Alderdiek ezin badituzte ebatzi gainerako Arbitraje-eskaerak, eta alderdiek erabakitzen badute prozedura txanda gehigarriekin ez jarraitzea, erreklamatzaileen abokatuek eta Tinder-en abokatuek NAM erakundearekin eztabaidatuko dute gainontzeko Arbitraje-eskaerak banaka epaitzeko bidezko prozesua zein den. Prozesu horren arabera, Prozesu-arbitroaren azken erabakia izango da Arbitraje-eskaeren zer kopuru burutu daitekeen banaka unean-unean, bai eta burutuko diren Arbitraje-eskaerak hautatzeko zein metodo erabiliko den ere, kontuan hartuta Demandatzaileen abokatuak zein Tinder-en abokatuak, bakoitzaren aldetik, zer arbitraje kopuru kudea dezaketen aldi bakoitzean, baita NAM-ek kudeatu ditzakeen banakako arbitrajeen kopurua ere. Prozedura aitzindarian sartu ez zen Arbitraje-eskaera soilik prozesatu, izapidetu edo epaitutzat joko da behin Prozesu-arbitroak hautatuta. Arbitraje-eskaeren lehen multzoa (30 Arbitraje-eskaera guztira) ebatzi ondoren edozein unetan, Alderdiek adostu ahal izango dute Prozedura atizindariari uko egitea, Prozedura masiboen partetzat jotzen diren Arbitraje-eskaera gehigarriei dagokienez. Prozedura masiboetan sartutako Arbitraje-eskaerarekin lotutako tasak, Tinder-ek eta Erreklamatzaileek (zu barne) zor dituzten tasak barne, ez dira ordainduko Arbitraje-eskaera prozedura atzindarien multzo baten barruan jarraitzeko aukeratzen den arte, edo Prozesu-arbitroak prozedura aitzindariak burutu ahal izateko horiek hautatzen dituen arte, eta, hortaz, prozesatzeko, izapidetzeko eta epaitzeko behar bezala izendatzen diren arte. Alderdiei gomendatu egiten zaie prozedura honetan zehar biltzea eta elkartzea, prozedurak arintzeko moduei buruz eztabaidatzeko, baita etapatan banatutako prozedura aitzindarietan zehar multzo bakoitzean epaitu beharreko Arbitraje-eskakizunen kopurua handitzeko moduei buruz. Alderdi bakoitzak NAM-ekin negoziatu ahal izango du tasak murriztu eta geroratu eta prozedurak arindu daitezen. Prozedura masiboko erreklamatzailea bazara, aplikagarria den edozein iraungitze-eperi (edo aplikagarria den beste muga-eperi) Hitzarmenaren 15a azpiatalean ezarritako gatazkak ebazteko prozesu informala hastarazten duzun unean emango zaio hasiera. Prozedura aitzindariaren lehen multzoan sartuko diren Prozedura masiboko lehen Arbitraje-eskaerak prozesatu egin baldin badira, zure erreklamazioak eten egingo dira Alderdien abokaturen batek zure Arbitraje-eskaera prozeduretarako hautatu arte edo Prozesu-arbitroak behin prozedura amaituta zurea hautatu arte. Hitzarmenaren 17. atalaren arabera onartzen den toki batean kokatutako jurisdikzio eskuduneko auzitegiak izango du azpiatal hau betearazteko ahalmena.

      3. Zuk eta Tinder-ek onartu egiten duzue bi-biok baloratzen dugula arbitrajearen eta munta txikiko erreklamazioen epaitegien prozesuaren osotasuna eta eraginkortasuna eta prozesua erabili nahi dugula gure arteko benetakoak eta zintzoak diren gatazkak konpontzeko. Zuk eta Tinder-ek aitortu eta onartu egiten duzue uste onez jokatuko duzuela benetakoak eta zintzoak diren Gatazken ebazpen zuzena bermatzeko. Alderdiek, gainera, adostu egiten dute Prozedura masibo hauen aplikazioa arrazoiz diseinatu dela kasu horien ebazpena eraginkorra eta bidezkoa izan dadin.

    15e. ETORKIZUNEKO ALDAKETAK ETA ATZERAERAGINEZKO APLIKAZIOA

    Gatazkak ebazteko 15. sekzio hau Alderdien arteko Gatazka guztiei aplikatzen zaie, baita Hitzarmen hau onartu baino lehen zure edo Tinder-en aurka sortutako erreklamazioei eta Hitzarmen hau onartu ondoren zure edo Tinder-en aurka sortzen diren erreklamazioei ere. Hitzarmen honetan kontrakoa dioen xedapenik gorabehera, Hitzarmen hau onartu aurretik zure aurka edo Tinder-en aurka sortutako erreklamazioak 15. sekzio honen atzeraeraginezko appetik kanpo uztea hauta dezakezu. Kanpo uzteko, bidali idatzizko ohar bat Hitzarmen hau onartzen duzunetik 30 eguneko epean, e-mail honetara: tinderoptout@match.com. Mesedez, ez bidali bezeroarentzako laguntza-zerbitzuarentzako kontsultarik tinderoptout@match.com helbidera, ez baitzaie erantzungo; halako kontsultak bezeroarentzako laguntza-zerbitzura bidali behar dira. Bertan zure kontua(k) identifikatzeko beharrezkoa den informazio nahikoa jarri behar duzu, hala nola zure kontu(ar)ekin erlazionatutako e-maila edo telefono-zenbakia. Halaber, Gatazkak ebazteko 15. sekzio honen atzeraeraginezko aplikaziorik kanpo geratzea aukeratzen ari zarela dioen adierazpena erantsi beharko duzu. Kontuan izan: Gatazkak ebazteko 15. sekzio honen atzeraeraginezko aplikaziotik kanpo geratzea aukeratzen baduzu, oraindik ere aurretik adostu dituzun Gatazkak ebazteko sekzioen eta Arbitraje-prozeduraren menpe egongo zara, eta haien betebeharren hartzaile izango zara, arbitraje-xedapen guztiak, herri-akzioaren ukoak eta atzeraeraginezko appen sekzioak barne. Era berean, aldaketa hauen atzeraeraginezko aplikaziotik kanpo geratzea aukeratzen baduzu ere, Alderdiek Hitzarmen hau onartu ondoren sortzen diren zure edo Tinder-en aurkako erreklamazioen ebazpena Gatazkak ebazteko sekzio honen arabera burutuko dute.

  16. 16. APLIKATU BEHARREKO LEGEA

    Texas estatuko legedia eta Federal Arbitration Act (arbitraje federalaren legea) edozein Gatazkari aplikatuko zaizkio (legeak debekatzen duenean izan ezik). 

    Ulertu eta aitortu egiten duzu Tinder-ek bere egoitza nagusia Dallasen duela, Texasko estatuan. Onartu egiten duzu hitzarmen hau edo edozein gatazka, baita Hitzarmen honetatik edo gure Zerbitzuekin lotutako erreklamazio edo eztabaida oro ere, Dallas konderrian (Texas) eta ez beste estatu edo lurralde batean ebatziko dela, eta Texasko legea eta Federal Arbitration Act (arbitraje federalaren legea) edozein Gatazkari aplikatuko zaizkiola (legeak debekatzen duenean izan ezik). Texas (AEB) estatuko legedia, haren lege-gatazken arauak kontuan hartu gabe, berariaz aplikatuko zaio Hitzarmen honek edo gure Zerbitzuek sortzen duten edo harekin zerikusia duen edozein Gatazkari, eta 15. sekzioan xedatutako Gatazkak ebazteko prozesuari Federal Arbitration Act (arbitraje federalaren legea) aplikatuko zaio. Alderdiak ados daude legearen aukera-akordio hau betearaz daitekeela eta legearen gatazka-azterketa bat egiteko epaitegi baten eskubideari uko egiten diotela. EBn eta EEEn, Texasen aplikatu beharreko legedia ezingo da aukeratu kontsumitzaileen babeserako derrigorrezko legeren batek lege-xedapen horiek hautatzea esplizituki debekatzen duenean.

  17. 17. DAGOKION EPAITEGIA AUKERATZEA

    Legeak ahalbidetzen duen gehieneko neurrian, edozein arrazoi dela-eta arbitratzen ez diren erreklamazioak Dallas konderrian (Texas) jarriko dira auzitan (munta txikiko erreklamazioetarako auztegietan aurkeztutako erreklamazioak edo EBn, EEEn, Erresuma Batuan edo Suitzan edo legez debekatutako beste jurisdikzio batean bizi diren erabiltzaileen kasuan izan ezik). 

    Except where prohibited by law, including for users residing in the EU, EEA, UK or Switzerland, who may bring claims in their country of residence in accordance with applicable law, and except for claims that are heard in a small claims court as set forth in Section 15, any claims arising out of or relating to this Agreement (including any challenges to the class action waiver provision in subsection 15b), to our Services, or to your relationship with Tinder that for whatever reason are not required to be arbitrated or filed in small claims court, will be litigated exclusively in the federal or state courts located in Dallas County, Texas, U.S.A. You and Tinder consent to the exercise of personal jurisdiction of courts in the State of Texas and waive any claim that such courts constitute an inconvenient forum.

  18. 18. ZUK EMATEN DUZUN KALTE-ORDAINA

    Onartu egiten duzu Tinder-i kalte-ordaina emango diozula zure ekintzen ondorioz Tinder-en aurka erreklamaziorik egiten bada. 

    Onartzen duzu, aplikatu beharreko legeak baimentzen duen neurrian, Tinder-i, gure afiliatuei eta haien zein gure arduradunei, zuzendariei, agenteei eta langileei kalte-ordaina emango diezula, haiek defendatuko dituzula eta kalterik gabe utziko dituzula kexa, demanda, erreklamazio, kalte, galera, kostu, erantzukizun eta gastu edozeinen eta ororen aurka, barne hartuta abokatuen tasak. Hauek gure Zerbitzuekin egiten duzun sarbide edo erabilerarengatik, Zure Edukiagatik, beste erabiltzaileekiko duzun jokabideagatik edo Hitzarmen hau urratzeagatik eman direnei, sortu direnei, edo haiekin erlazioa dutenei egiten diote erreferentzia. JURISDIKZKIO BATZUEK EZ DUTE KALTE-ORDAINA BAIMENTZEN, BERAZ, IZAN LITEKE ATAL HONETAKO MUGA BATZUK EDO GUZTIAK ZURI EZ APLIKATZEA.

  19. 19. BALDINTZEN ONARPENA

    Gure Zerbitzuak erabiliz gero, Hitzarmen honetako Baldintzak onartzen dituzu. 

    Gailu mugikor, mugikorretarako app edo ordenagailu baten bidez gure Zerbitzuak erabiliz, honako hauen mende egongo zarela onartzen duzu: (i) Baldintza hauek, zeinak noizbehinka alda baititzakegu, (ii) gure Pribatutasun-gidalerroak, Cookie-gidalerroak, Komunitateko arauak eta Segurtasun-gomendioak, eta (iii) Erosketaren ondoren aplikatzen diren Baldintza gehigarriak. Hitzarmen honen puntu guztiak onartu eta haiei men egiteko asmorik ez baduzu, ez duzu gure Zerbitzuak erabiltzeko eskubiderik. Bertan erabilitako izenordainek eta haiek aldaerek esanahi maskulinoa, femeninoa, neutroa, singularra edo plurala izango dute, aipatutako entitate edo pertsonen nortasunaren eskakizunen arabera.

  20. 20. HITZARMEN OSOA

    Hitzarmen honek aurreko edozein hitzarmen edo adierazpen ordezkatzen du. 

    Baldintza hauek, Pribatutasun-gidalerroek, Cookie-gidalerroek, Komunitateko arauek eta Segurtasun-aholkuek, eta Erosketaren ondoren aplikatutako Baldintza gehigarriek, zure eta Tinder-en arteko hitzarmen osoa jasotzen dute gure Zerbitzuen erabilerari dagokionez. Baldintza hauek gure arteko aurreko hitzarmen, adierazpen eta akordio guztiak ordezkatzen dituzte, bai idatzizkoak bai ahozkoak. Baldintza hauen xedapenen bat baliogabea edo legez kanpokoa bada, edo beste moduren batean ezin bada betearazi, Baldintzen gainontzeko xedapenek indarrean jarraituko dute. Enpresak Baldintza hauetako eskubideren edo xedapenen bat gauzatu edo betearazi ez izanak ez du eskubide edo xedapen horri uko egitea ekarriko. Onartu egiten duzu zure Tinder kontua besterenezina dela eta zure konturako eta haren edukirako dituzun eskubide guztiak zu hiltzean amaituko direla, legeak kontrakoa xedatu ezean. Ezingo dituzu transferitu ez esleitu honen arabera emandako inolako eskubiderik eta lizentziarik, baina guk mugarik gabe esleitu ditzakegu. Baldintza hauen ondorioz ez da inolako sozietaterik, lankidetzarik, enpresa-elkarketarik, harreman fiduziariorik edo bestelako harreman edo enplegu berezirik sortzen, eta ezin duzu Tinder-en izenean inolako ordezkaritzarik egin edo inolaz ere hura behartu.

  21. 21. ESTATU BATZUETAKO BALDINTZA BEREZIAK

    Baldintza bereziak aplikatzen dira Arizona, Kalifornia, Colorado, Connecticut, Illinois, Iowa, Minnesota, New York, Ipar Carolina, Ohio, Rhode Island eta Wisconsin estatuetan.

    • New Yorken bizi diren harpidedunei dagokienez:

      • Zerbitzuek ez dute bermatzen "bat egite" kopuru zehatzik emango denik - hobeto esanda, Zerbitzuen funtzionaltasuna da harpidedunak nahi adina profil ikusi ahal izatea;

      • Tinder Legal, P.O. Box 25472, Dallas, Texas 75225, USA helbidera idatzizko abisu bat bidaliz gero, harpidedunek urtebetez eten dezakete haien harpidetza;

      • 5. atalean eta gure Pribatutasun-gidalerroetan zehazten da nola erabiltzen den zure informazioa eta nola atzitu dezakezun zuk zure informazioa;

      • New York Dating Service Consumer Bill of Rights testura jo dezakezu.

    • Ipar Karolinan bizi diren harpidedunei dagokienez: North Carolina Buyer's Rights testura jo dezakezu.

    • Illinois, New York, Ipar Karolina eta Ohio estatuetan bizi diren harpidedunei dagokienez: Gure Zerbitzuen erabilgarritasuna oso zabala da Estatu Batuetan. Zerbitzuz hornitzen dugun kokapen batetik kanpo joan zarela uste baduzu, mesedez, jarri harremanetan gurekin helbide honetara idazki bat helaraziz: Tinder Legal, P.O. Box 25472, Dallas, Texas 75225, USA. Zurekin lanean arituko gara beste zerbitzu-aukeraren bat emateko edo dirua itzultzeko.

    • Arizona, Kalifornia, Colorado, Connecticut, Illinois, Iowa, Minnesota, New York, Ipar Carolina, Ohio, Rhode Island eta Wisconsin estatuetan bizi diren harpidedunei dagokienez:

      • Bertan behera uzteko eskubidea: harpidetza bertan behera utz dezakezu edozein unetan, zigorrik zein betebeharrik gabe, harpidetu egin zinen egunaren ondorengo hirugarren laneguneko gauerdia baino lehen.

      • Zure harpidetza-aldia amaitu baino lehen hilko bazina, zure jaraunspenak harpidetzagatik egin zenuen ordainketaren zati baten itzulketa jasotzeko eskubidea izango luke; alegia, zure heriotzaren ondorengo epeari eslei dakiokeen zatiarena.

      • Zure harpidetza-aldia amaitu baino lehen desgaituta geratuko bazina (gure Zerbitzuak erabiltzeko gaitasuna galduta, alegia), zure harpidetzagatik egin zenuen ordainketaren zati baten itzulketa jasotzeko eskubidea izango zenuke, zure desgaitasunetik aurrerako epeari esleitu daitekeen zatiarena, alegia. Horretarako, Enpresari jakinarazpena eman behar diozu, goragoko 8. sekzioan itzulketa eskatzeko deskribatzen den modu berean.

    • Coloradon bizi diren harpidedunentzat: Lortu gure segurtasun-gidalerroei buruzko informazio gehiago eta aurkitu tokiko baliabideak hemen.

22.

22. SPECIAL COUNTRY TERMS

Special terms apply in Denmark and the United Kingdom.

For subscribers residing in Denmark and the United Kingdom:

If you wish to exercise your right of cancellation, you may complete and send the below standard form of cancellation. NOTE: if you purchased your subscription through Apple, the termination or cancellation must be sent to Apple.

Exception to the right of cancellation: You cannot cancel an order that includes a delivery of digital content that is not delivered on a physical medium if order processing has begun with your express, prior consent and acknowledgment that you thereby waive your right of cancellation. This applies, for example, to the purchase of Virtual Items. This means that these types of purchases are FINAL AND NON-EXCHANGEABLE OR REFUNDABLE.

Cancellation Form To MTCH Technology Services Limited, Tinder, Attn: Cancellations, MTCH Technology Services Limited, 1 Hatch Street Upper, Dublin 2, Ireland D02PY28, email: legaldept@match.com.

I hereby declare that I wish to exercise my right of withdrawal in connection with my purchase agreement for the provision of the following services:

  • Order number:

  • Order date:

  • Customer's name:

  • Customer's address:

  • Customer's email address:

  • The customer's phone number:

  • Date:

For users residing in the United Kingdom:

If you believe we have taken action against your content or account in a way that does not comply with these Terms, you have the right to bring a claim for breach of contract under UK law. We encourage you to first submit an appeal, as this may lead to a faster and more efficient resolution.

Galderarik? Jende guztiak du gutxienez bat.

Ikusi Ohiko galderak

Nahikoa irakurri duzu. Orain, ikusi zeure kabuz.

Deskargatu Tinder

Nahikoa irakurri duzu. Orain, ikusi zeure kabuz.

Deskargatu Tinder