Edonor gerta daiteke

Deskargatu Tinder

Ados, baina… zergatik Tinder?

Tinder appa Double Date eginbidea erakusten

Double Date-rekin, musika-moduarekin, astrologia moduarekin, Pasaportearekin, "Harreman batean bilatzen dudana" hobespenarekin, argazki bidezko egiaztapenarekin eta antzeko eginbideekin, Tinder-ek zitetarako app ezagunena izaten jarraitzen du mundu osoan, 190 herrialdetan erabilgarri egonik, eta 55 mila milioi match baino gehiago sorrarazi dituelarik hatza pasatzeko aukera ematen hasi ginenetik. Match horietako bakoitzaren atzean benetako pertsona bat dago. Hori izan da beti kontua. Bestela ezagutuko ez zenituzkeen pertsonak ezagutzeko tokia da: crush berri bat, bidaide bat, poliki-poliki zerbait erreala bihurtzen den ezagun bat. Edozeren bila zabiltzala ere, edo oraindik ezeren bila ez bazabiltza ere, Tinder-ek gauzak argitzeko toki bat ematen dizu.

Sortu profil bat, ezarri zure lehentasunak eta hasi hatza pasatzen. Norbaiti like ematen badiozu eta berak ere like ematen badizu, match egingo duzue. Hortik aurrera, zure esku dago. Bidali mezu bat, egin plan bat, eta ikusi zer gertatzen den. Double Date, musika-modua, Pasaportea, Kimika eta beste hainbat eginbiderekin, Tinder konexio mota guztietarako dago diseinatuta: zerbait informalerako, zerbait serioagorako edo bien arteko zerbaitetarako.

Deskargatu Tinder appa doan iOS-erako eta Android-erako.

Galderarik? Jende guztiak du gutxienez bat.

Ikusi Ohiko galderak