Maiz egiten diren galderak

Galderak dituzu
Erantzunak ditugu

Profila eta matchak

Zein argazki erabili beharko nuke Tinder-en?

Zu erakusten zaituen hori. Ez igartzera behartzen gaituzten taldeko argazkiak, ez aurpegi erdia estaltzen duten eguzki-betaurrekoenak, ez 2019ko argazki lausoak. Fokuratuta eta aurrera begira, eta, irribarre egiten bazaude, are hobeto. Horrek daukan potentzialarekin harrituko zinateke.

Zer jarri beharko nuke biografian?

Autentikoa den edozer. Gustatzen zaizkizun gauzen zerrenda bat, zeren bila zabiltzan, pertsona egokiak bakarrik harrapatuko duen erreferentzia bat. Idatzi zerbait arina edo jar zaitez sakon; denak balio du. Pertsonala izan dadila, besterik gabe. Zer ez idatzi jakiteko, irakurri gure Komunitateko arauak.

Nola desegin dezaket match bat?

Sakatu ezkutu urdina haren profilean edo txatean segurtasun-tresnak irekitzeko eta matcha desegiteko. Eta kito. Azalpenik eman gabe, erreminik gabe.

Nola funtzionatzen dute Tinder-eko match-ek?

Bi pertsonak hatza eskuinera pasatzen badute bestearen profilean, match egingo dute. Horren sinplea da.
Ondoren gertatzen dena zure esku dago.

Zer esan nahi du Tinder-ek match bat galdu dudala dioenean?

Esan nahi du norbaitek like eman dizula eta jakin aurretik hatza ezkerrera pasatu duzula. Batzuetan gertatzen da.
Tinder Plus badaukazu, atzera egin, eta berriz ikus dezakezu.

Nola funtzionatzen du Tinder-ek?

Doakoa da Tinder?

Bai. Deskarga ezazu doan App Store-n edo Google Play-n, edo erabil ezazu tinder.com-en. Oinarrizko eginbideak (profil bat sortzea, jendeari like ematea, match egitea) guztiz doakoak dira. Gehiago nahi izanez gero, gure premium mailak eskura ditzakezu.

Nola funtzionatzen du Tinder-ek?

Ezarri zure lehentasunak (generoa, distantzia, orientazioa) eta Tinder-ek kokapenean oinarritutako teknologia erabiliko du zurekin bat datozen inguruan pertsonak erakusteko. Pasatu hatza eskuinera like emateko, pasatu hatza ezkerrera paso egiteko. Egin match like eman dizun norbaitekin eta hasi hizketan.

Egiazkoak al dira Tinder-eko profilak?

Hori aintzakotzat hartzen dugu. Argazki bidezko egiaztapenarekin, argazkietakoak haiek direla berresteko aukera dute kideek, eta egiaztatutako profilek hautamarka urdin bat jasotzen dute. Biziki gomendatzen dugu bat lortzea. Itxura ona ematen dio profilari, eta komunitatea seguru mantentzen laguntzen du.

Ordenagailu eramangarri batean erabil daiteke Tinder?

Bai. Joan tinder.com-era eta hasi saioa mahaigaineko esperientzia osoaz gozatzeko. Eginbide gehienak erabilgarri daude han.

Tinder erabilgarri al dago nire herrialdean?

Tinder mundu osoko 190 herrialdetan baino gehiagotan dago erabilgarri. App Store edo Google Play Store-rako sarbidea baduzu, Tinder deskargatu, eta zauden tokian jendea ezagutzen has zaitezke. Pasaporteari esker, norabait iritsi aurretik ere egin dezakezu match, zauden tokian zaudela. Beraz, bidaiatzen ari bazara edo besterik gabe jakin-mina baduzu, zurekin gaude.

Segurua da Tinder?

Tinderrek aintzakotzat hartzen du segurtasuna. Argazki bidezko egiaztapenarekin, argazkietan agertzen direnak kideak direla berresten da. Egiaztatutako profilek hautamarka urdin bat jasotzen dute. Segurtasun-tresnak match eta elkarrizketa guztietan daude erabilgarri, eta edozein unetan norbait bizkor blokeatu edo salatzeko nahiz matcha desegiteko aukera ematen dute. "Partekatu nire zita" eginbidearekin, ziten xehetasunak eta kokapena aurretiaz bidal diezazkiokezu fidagarria den norbaiti. Nortasun-agiri bidezko identifikazioaren bidez, zurekin hitz egiten ari den pertsona benetan bera dela jakiteko konfiantza-maila gehigarri bat izango duzu. Eta, zerbaitek susmo txarra ematen badizu, pantaila behin sakatuta lortu ahalko duzu laguntza. Informazio gehiago lortzeko, joan Segurtasun-aholkuak orrira.

Nola ezaba dezaket Tinder-eko kontua?

Tinder-eko kontu edozein unetan ezaba dezakezu appeko ezarpenen bidez. Joan Ezarpenak atalera, joan beheraino eta hautatu Ezabatu kontua. Gogoratu kontua ezabatzea behin betiko dela: matchak, mezuak eta profila kendu egingo dira. Atseden bat baino ez baduzu behar, profila ezkutatu egin dezakezu, ezer ez galtzeko. Pausoz pausoko laguntza jasotzeko, joan Laguntza-orrira.

Eginbideak eta harpidetzak

Zer da Tinder Plus/Gold/Platinum?

Tinder-ek hiru harpidetza-maila eskaintzen ditu, zenbat abantaila desblokeatu nahi dituzun kontuan hartuta. Tinder Plus harpidetzak like mugagabeak, atzera-egite mugagabeak, Pasaportea, iragarkirik gabeko esperientzia eta ezkutuko modua eskaintzen ditu. Tinder Gold harpidetzak Plus-en eginbide guztiak gehitzen ditu, baita Jasotako likeak ikusteko aukera, Hautagai nagusiak, asteroko superlikeak eta hileroko boost bat ere.
Tinder Platinum harpidetzak Gold-en dagoen guztia barne hartzen du, baita match egin aurretik mezuak bidaltzeko aukera, lehentasunezko likeak eta bidali dituzun likeak ikusteko aukera ere. Harpidetza guztiak hilez hil eros daitezke, eta appeko ezarpenetatik kudea daitezke. Ikusi xehetasun guztiak Harpidetzak orrian.

Nola funtzionatzen du Boost eginbideak?

Boost-ekin, zure inguruko profil nagusien artean egongo zara 30 minutuz, 10 aldiz ikusgaitasun handiagoa izan dezazun. Erabiltzeko prest zaudenean, bilatu tximista morea.

Zer dakar Tinder Gold-ek?

Jasotako likeak ikusteko aukera, like mugagabeak, atzera egiteko aukera, Pasaportea, asteroko superlikeak, hilean boost bat eta iragarkirik gabeko esperientzia. Zure matchak kontrolpean izateko behar duzun guztia.

Non ikus ditzaket superlikeak Tinder-en?

Begiratu profilek izar urdin bat duten. Superlikeak dira. Superlike eman dizun jende guztia ikusi nahi duzu, igartzen ibili behar ez izateko? Horretarako dago Gold.

Tinder-eko zein harpidetza da onena?

Zeren bila zabiltzan, horren araberakoa da! Plus-ek askatasuna ematen dizu: like mugagabeak, atzera egiteko aukera, Pasaportea, iragarkirik gabeko esperientzia. Gold-ek jasotako likeak ikusteko aukera gehitzen du. Platinum-ek lehen lerroan jartzen zaitu lehentasunezko likeekin, eta match egin aurretik mezuak bidaltzeko aukera ematen du. Hasi zauden tokitik eta egin aurrera.

Nork bidali dit superlike bat?

Modu tradizionalean jakin nahi baduzu, jarraitu hatza pasatzen eta bilatu izar urdina. Zuzenean jakin nahi baduzu, Gold-ek jasotako like guztiak erakusten dizkizu,
superlikeak barne.

Zita eta harremanak

Nire ezkontza babestuko du Tinder-ek?

Lehen ere egin dugu, eta beti gaude ospatzeko prest.
Bidali e-mail bat hona: tinderstories@gotinder.com. Konta iezaguzu zure istorioa; ez izan lotsarik.

Jendea ezagut daiteke Tinder-en?

55 mila milioi matchek baietz diote. Zeure burua nabarmentzen eta jendea ezagutzen laguntzeko eginbideak sortu ditugu. Gainerakoa zure esku dago.

Maitasuna aurki daiteke Tinder-en?

Edozer gerta daiteke hemen. Eta frogak dauzkagu.

Galderarik duzu oraindik? Ez gara inora joango

Sartzeko prest?

Deskargatu Tinder

Sartzeko prest?

Deskargatu Tinder