Pribatutasun-gidalerroak

Kalifornian bizi al zara? Irakurri gure Kaliforniako Pribatutasun Adierazpena, Pribatutasun-gidalerro hau osatzen duena.

Washington eta Nevadako bizilagunok, irakurri gure Kontsumitzaileen Osasun Datuen Pribatutasun-gidalerroa, Pribatutasun-gidalerro hau osatzen duena.


Aupa! Ongi etorri Tinder-en Pribatutasun-gidalerroetara.

Badakigu pribatutasun-gidalerroak irakurtzea agian ez dela dibertigarria izango denentzat, baina gauza bat esan nahi dizugu. Ahalegin handiak egiten ditugu gidalerro hauek ahalik eta argien eta erakargarrien egiteko, zuk haiek irakurtzea nahi dugulako, zinez! Pentsatu gugan adiskide digital bat izango bagina bezala, biltzen ditugun datuak zein diren, zergatik biltzen ditugun eta nola erabiltzen ditugun azalduko dizuna. Beraz, jarri eroso, hartu gogoko duzun edariren bat, eta uler dezagun elkarrekin pribatutasunaren kontu hau.

Pribatutasun-gidalerro hauek 2026ko martxoaren 31tik aurrera aplikatuko dira. Ordura arte, aurreko bertsioa aplikatu da, hemen eskuragarri dagoena.

  1. Nortzuk garen

  2. Pribatutasun-politika hau non aplikatzen den

  3. Zein datu biltzen ditugun

  4. Nola erabiltzen ditugun datuak

  5. Nola partekatzen ditugun datuak

  6. Nola egiten duten lan Match Group-eko enpresek elkarrekin

  7. Mugaz gaindiko datu-transferentziak

  8. Zure eskubideak

  9. Zenbat denboraz atxikitzen ditugun zure datuak

  10. Haurren pribatutasuna

  11. Pribatutasun-politikaren aldaketak

  12. Nola jarri gurekin harremanetan

1. Nor gara?

Europako Esparru Ekonomikoan, Erresuma Batuan edo Suitzan bizi bazara, hau da zure datuen arduraduna ("datuen arduraduna"):

MTCH Technology Services Limited
Tinder
1 Hatch Street Upper 
Dublin 2 
D02 PY28
Ireland

Japonian bizi bazara, hau da zure datuen arduraduna:

MG Japan Services GK
4F Sumitomo Fudosan Azabu Bldg
1-4-1 Mita
Minato-ku, Tokyo 108-0073
Japan

EEEtik, Erresuma Batutik, Suitzatik eta Japoniatik kanpo bizi bazara, hau da zure datuen arduraduna:

Tinder, LLC

8750 North Central Expressway

Suite 1400

Dallas, TX 75231

Ameriketako Estatu Batuak

2. Non aplikatzen dira Pribatutasun-gidalerro hauek?

Pribatutasun-gidalerro hauek Tinder markako webgune, app, gertaera eta bestelako zerbitzuei aplikatzen zaie. Zure arima bikiaren bila ari bazara, gure gertaeretako batera etorri behar baduzu eta eskaintzen ditugun beste zerbitzu itzeletako bat erabiltzen ari bazara, Gidalerro hauen babespean egongo zara. Gauzak sinplifikatzeko, Pribatutasun-gidalerro hauetan "zerbitzu" esaten diegu denei.

Edozein arrazoirengatik gure zerbitzuetako batek bere pribatutasun-gidalerro bereiziak behar baditu, eskuragarri jarriko dizkizugu gidalerro horiek, eta haiek aplikatuko dira, ez Pribatutasun-gidalerro hauek.

3. Zein datu biltzen ditugu?

Ez dago esan beharrik ezin dizugula lagundu konexio esanguratsuak garatzen zuri buruzko informaziorik gabe, hala nola profilaren oinarrizko xehetasunak eta ezagutu nahi dituzun pertsona motak. Gure zerbitzua erabiltzean, datu jakin batzuk sortzen dira, hala nola noiz hasi duzun saioa eta zerbitzua nola erabili duzun, baita zuk emandako edukian oinarrituta sortzen ditugun datu eta inferentziak ere. Hirugarrenen datuak ere biltzen ditugu, hala nola zerbitzura beste plataforma bateko kontu baten bidez sartzen zarenean (adibidez, Facebook, Google edo Apple-ko kontu baten bidez) edo zure profila osatzeko beste plataforma bateko kontuko informazioa kargatzen duzunean. Xehetasun guztiak jakin nahi badituzu, begiratu beherago dagoen taula.

Ematen dizkiguzun datuak

Kategoriak

Deskribapena


Kontuko datuak

Kontu bat sortzean, zure kontua konfiguratzeko oinarrizko informazioa ematen diguzu, hala nola telefono-zenbakia, e-maila eta jaiotze-data.


Profileko datuak

Profila osatzen duzunean, zuri buruzko informazio gehigarria partekatzen duzu, hala nola generoa, interesak, hobespenak, gutxi gorabeherako kokapena eta abar. Baliteke datu horietako batzuk kontuzkoak edo bereziak izatea herrialde batzuetan, hala nola sexu-orientazioari, bizitza sexualari, osasunari edo sinesmen politikoei buruzko xehetasunak. Datu horiek ematea aukeratzen baduzu, onartu egingo duzu Pribatutasun-gidalerro hauetan zehaztutako moduan erabiliko ditugula.


Edukia

Gure zerbitzua erabiltzen duzunean, argazkiak, bideoak, audioa, testua eta bestelako edukiak partekatzen dituzu gurekin, hala nola zure bilaketa-eskaerak edo beste kide batzuekin dituzun txatak.


Erosketa-datuak

Erosketa bat edo dirua itzultzeko eskaera bat egiten duzunean, transakzioaren xehetasunak gordetzen ditugu (adib., zer erosi duzun, transakzioaren data eta prezioa). Datu zehatzak aukeratutako ordainketa-metodoaren araberakoak dira. Zuzenean gurekin ordaintzen duzunean (iOS edo Android bezalako plataforma baten bidez ordaindu beharrean), zordunketa- edo kreditu-txartelaren zenbakia edo bestelako finantza-informazioa ematen diguzu.


Marketin-, inkesta- eta ikerketa-datuak

Batzuetan, (i) inkestak, eztabaida-taldeak edo merkatu-azterketak egiten ditugu ikerketa-helburuekin, eta (ii) promozioak, gertaerak edo lehiaketak marketin-helburuekin. Parte hartu nahi duzunean, zure izen-ematea eta parte-hartzea prozesatzeko informazioa ematen diguzu, bai eta gure galderetarako erantzunak eta zure iritziak prozesatzekoa ere. 


Hirugarrenen datuak

Beste pertsona batzuen inguruko informazioa gurekin partekatzea erabakitzen baduzu (adibidez, eginbide baterako ezagutzen duzun norbaiten harremanetarako informazioa erabiltzen baduzu edo kide bati buruzko kontsulta edo txosten bat bidaltzen baduzu), zure izenean prozesatzen dugu informazio hori, eskaera osatzeko. "Lagunak komunean" eginbidearen inguruko informazio gehiago nahi baduzu, hemen ikus dezakezu, eta Tinder-ek kide ez diren erabiltzaileen informazioa nola prozesatzen duen jakin nahi baduzu, hemen aurkituko duzu.


Bezeroentzako laguntza-zerbitzuko datuak

Gurekin harremanetan jartzen zarenean, agian zure kontsultarekin laguntzeko beharrezkoa den informazioa ematen diguzu. Beste pertsona batzuek ere zurekin lotutako kontsultak edo txostenak bidal ditzakete. Azkenik, gure moderazio-tresnek eta -taldeek datu gehigarriak bil ditzakete beren ikerketen barruan.

Horrez gain, Match Group enpresa-familiaren parte gara. Match Group-entzat, kideen segurtasuna lehentasun garrantzitsuenetako bat da. Match Group-en beste zerbitzu baterako sarbidea debekatu badizute, baliteke zure datuak gurekin partekatzea beharrezko neurriak har ditzagun; besteak beste, zure kontua ixtea edo gure zerbitzuetan kontu bat sortzea eragoztea. 

Legez baimenduta dagoenean, ustezko edo egiaztatutako gaizkileei buruzko informazioa ere jaso dezakegu hirugarrenen eskutik, gure kideen segurtasuna eta babesa bermatzeko ahaleginaren baitan.


Sare sozialetako datuak

Beste plataforma batzuetako kontuen bidez datuak gurekin partekatzea erabakitzen duzu (adibidez, Facebook, Instagram, Spotify, Apple, LinkedIn), adibidez plataforma horiek erabiltzea erabakitzen baduzu kontu bat sortu eta kontuan saioa hasteko, edo zerbitzu horietatik argazkiak, erreprodukzio-zerrendak eta antzeko datuak gure zerbitzura kargatzea erabakitzen baduzu.




Sortutako edo automatikoki bildutako datuak 

Kategoriak

Deskribapena


Erabilera-datuak

Zerbitzua erabiltzean, zure jarduerarekin lotutako datuak sortzen dira; esaterako, nola erabiltzen duzun (adibidez, noiz hasi duzun saioa, erabilitako eginbideak, egindako ekintzak, erakutsi zaizun informazioa, gure zerbitzua gomendatu dizuten webguneak eta zein iragarkirekin aritu zaren interakzioan) eta besteeki zer-nolako interakzioak dituzun (adibidez, bilaketak, matchak eta komunikazioak). Halaber, hirugarrenen webgune edo appetan gure iragarkiekin izandako interakzioei buruzko datuak biltzen ditugu, hala badagokio.


Datu teknikoak

Gure zerbitzua erabiltzen baduzu, hura atzitzeko erabiltzen dituzun gailuetako eta gailu horiei buruzko datuak bilduko dira, hala nola hardwareari eta softwareari buruzko informazioa (IP helbidea, gailu-identifikatzailea, gailu mota, sistema eragileak, konfigurazioak, sareari buruzko informazioa, gailuaren mugimendu- eta sentsore-datuak…), appen ezarpen eta ezaugarriak, appen hutsegiteak, publizitate-identifikatzaileak, eta cookieekin nahiz gailu eta arakatzaileak modu esklusiboan identifikatzen dituzten beste teknologia batzuekin lotutako identifikatzaileak. Cookie-ei buruzko informazio gehiago lortzeko, ikusi gure Cookie-gidalerroak. 


Datuak eta inferentziak

Zerbitzua erabiltzen baduzu, estatistikak eta inferentziak sortuko dira zure interakzioetan eta ematen dituzun informazio eta edukian oinarrituta, zeinek, besteak beste, zure hobespenak, ezaugarriak, aldez aurretiko joerak, portaerak eta jokabideak islatuko baitituzte.


Biltzen ditugun beste datu batzuk

Kategoriak

Deskribapena


Geokokapen-datuak

Baimena ematen badiguzu, zure geokokapena (latitudea eta longitudea) bil dezakegu gailutik. Baimena ematen ez baduzu, geokokapen zehatza behar duten eginbide batzuk ez dira erabilgarri egongo.


Aurpegi-datuak

Aurpegi-geometriaren datuak biltzea eskatzen duten eginbide batzuetan parte hartzea aukera dezakezu (argazki bidezko egiaztapena, argazkien egiaztapena, edo nortasun-agiri + argazki bidezko egiaztapena). Jurisdikzio batzuetan, baliteke datu horiek datu biometrikotzat jotzea. Zure aurpegi-geometriaren datuak prozesatzeko dugun moduari buruzko informazio gehiago lortzeko, ireki esteka hauek: argazki bidezko egiaztapena, argazkien egiaztapena eta nortasun-agiri + argazki bidezko egiaztapena. Zure lurraldean aurpegiaren egiaztapena nahitaezkoa bada, edo Tinder ordenagailu batean erabiltzen baduzu, hemen lor dezakezu aurpegiaren egiaztapen-prozesuari buruzko informazio gehiago.


Identifikazio-datuak

Diozun pertsona zarela egiaztatu ahal izan dezagun, administrazio publiko batek jaulkitako nortasun-agiri baten kopia emateko aukera duzu.

4. Zergatik eta nola erabiltzen ditugu zure datuak?

Zure datuak prozesatzeko arrazoi nagusia zerbitzua ematea da, bai eta denboran zehar hura hobetzea ere. Horrek barnean hartzen ditu hitzik gabe utziko zaituzten kideekin konektatzea, zure esperientzia pertsonalizatzea, eta orokorrean zerbitzuari etekin handiena ateratzen laguntzea. Zure datuak ere prozesatzen ditugu gure zerbitzua, zu eta beste batzuk babestu eta seguru mantentzeko. Arduraz hartzen dugu betebehar hau, eta etengabe egiten dugu lan gure sistemak eta prozesuak hobetu eta segurtasuna bermatzeko. Eta bai, iragarki egokiak erakusteko ere prozesatzen ditugu zure datuak – hori Ezarpenak kontrola dezakezu. Azalpen xehatuago bat lortzeko, jarraitu irakurtzen.

"Profilen ebaluazioa" eta "erabaki automatizatuak" erabilita zure datuak prozesatzeko dugun moduari buruzko informazioa lortzeko, ikusi Ohiko galderak.

Datu-prozesamenduaren helburuak

Datu-prozesamenduaren lege-oinarriak

Prozesatutako datuen kategoriak

(gidalerro honen 3. sekzioan azaltzen dira)

Gure zerbitzua erabili ahal izatea; besteak beste:


Gure zerbitzuan zure kontu eta profila sortzea eta mantentzea.

Gure zerbitzuko eginbide ezberdinak funtzionaraztea eta mantentzea.

Zuri beste kide batzuk gomendatzea, eta beste kideei zu gomendatzea.

Zozketak eta lehiaketak antolatzea.

Zure eskaera eta galderei erantzutea. 

Gure zerbitzuaren funtzionamendua kontrolatzea, eta behar denean arazoak identifikatu eta konpontzea.

Gure premium/VIP zerbitzuetan sartzeko eskaerak prozesatzea.

Zurekin dugun kontratua praktikan jartzea.

Zure baimena (kontuzko datuak edo baimena behar duten beste datu mota batzuk prozesatzen direnean).

Kontuko datuak

Profileko datuak

Edukia

Erosketa-datuak

Marketin-, inkesta- eta ikerketa-datuak

Hirugarrenen datuak

Bezeroentzako laguntza-zerbitzuko datuak

Sare sozialetako datuak

Erabilera-datuak

Datu teknikoak

Datuak eta inferentziak

Geokokapen-datuak

Aurpegi-datuak

Gure zerbitzuan erosketak egin ahal izatea; besteak beste:


Ordainketak prozesatzea.

Deskontu eta promozioak eskaintzea, eta prezioak pertsonalizatzea.

Zurekin dugun kontratua praktikan jartzea.

Gure interes legitimoa: Gure interes legitimoa da deskontuak eta promozioak eskaintzea eta prezioak pertsonalizatzea, non eta nola onartzen den legez.

Kontuko datuak

Profileko datuak

Datu teknikoak

Erosketa-datuak

Erabilera-datuak

Datuak eta inferentziak

Publizitate- eta marketin-kanpainak gauzatzea; besteak beste:


Gure zerbitzuan publizitate-kanpainak gauzatzea eta haien eraginkortasuna neurtzea.

Gure zerbitzua hirugarren plataformetan sustatzeko marketin-kanpainak gauzatzea eta haien eraginkortasuna neurtzea.

Agian interesatuko zaizkizula uste dugun produktu eta zerbitzuei buruzko komunikazioak bidaltzea.

Baimena (lege aplikagarriek eskatzen duten heinean) eta, beste kasu guztietan, gure interes legitimoa. Gure interes legitimoa da gure zerbitzua sustatzea eta kideei haien interesetara egokitutako iragarkiak erakustea, haien esperientzia hobetzeko eta gure zerbitzuaren doako zatiak finantzatzen laguntzeko.

Kontuko datuak

Profileko datuak

Erabilera-datuak

Marketin-, inkesta- eta ikerketa-datuak

Datu teknikoak

Datuak eta inferentziak

Gure zerbitzua hobetzea, eta eginbide eta zerbitzu berriak sortzea; besteak beste:

Galdeketa-taldeak sortzea, eta merkatu-azterketak eta inkestak egitea.

Gure zerbitzua nola erabiltzen den analizatzea

Bezeroentzako laguntza-taldeekiko interakzioak berrikustea, zerbitzuaren kalitatea hobetzeko.

Eginbide eta zerbitzu berriak garatu eta hobetzea (baita ikasketa automatikoaren eta beste teknologia batzuen bidez ere) eta haiek probatzea.

Ikerketak egitea eta ikerketa-txostenak argitaratzea.

Zurekin dugun kontratua praktikan jartzea.

Gure interes legitimoa: Gure interes legitimoa da denboran zehar gure zerbitzua hobetzea.

Baimena, lege aplikagarriek eskatzen duten heinean (adib., baliteke herrialde batzuetan kontuzko edo berezitzat jotzen diren datuak prozesatzea, gure zerbitzua darabilten komunitateak justutasunez eta zuzentasunez tratatzen direla ziurtatzeko, eta gure zerbitzua askotarikoa eta inklusiboa dela bermatzeko).

Kontuko datuak

Profileko datuak

Edukia

Erosketa-datuak

Marketin-, inkesta- eta ikerketa-datuak

Hirugarrenen datuak

Bezeroentzako laguntza-zerbitzuko datuak

Sare sozialetako datuak

Erabilera-datuak

Datu teknikoak

Datuak eta inferentziak

Zu eta beste kide batzuk gure zerbitzuan eta Match Group-en seguru mantentzea; besteak beste: 


Gure Baldintzen urraketak, iruzurrak eta bestelako jarduera ilegal edo baimendu gabeak prebenitzea, hautematea eta haien aurka borrokatzea.

Gure Baldintzen urraketak, iruzurrak eta bestelako jarduera ilegal edo baimendu gabeak prebenitzeko, hautemateko eta haien aurka borrokatzeko tresnak garatzea eta hobetzea.

Errepikapenak prebenitzea; bereziki, gure Baldintzak urratzen dituzten erabiltzaileei kontu berriak sortzeko aukera kenduz.

Jasotako oharren edo identifikatutako segurtasun arriskuen aurrean zer egin dugun adieraztea.

Zure identitatea egiaztatzea.

Ordainketak segurtatzea eta finantza-iruzurren aurka borrokatzea



Segurtasunari buruzko informazio gehiago lortzeko, ikusi Segurtasun-iradokizunak eta Komunitateko arauak.

Zurekin dugun kontratua praktikan jartzea.

Gure interes legitimoa: Gure eta gure kideen interes legitimoa da haiek seguru mantentzea.

Zure eta beste kideek bizi-interesak babestea.

Zure segurtasuna eta iruzurraren prebentzioa sistema elektronikoetan identifikazio eta egiaztapen prozesuetan

Eragiten diguten legezko betebeharrak betetzea, hala nola zilegi ez den edukia kentzea.

Zure baimena (kontuzko datuak edo baimena behar duten beste datu mota batzuk prozesatzen direnean).

Prozesatzea funtsezko interesak babesteko beharrezkoa da: funtsezko interesak daude, gure platafometako eta gure platformetatik kanpoko legez kanpoko jarduerak prebenitzeko, atzemateko eta horien aurka borrokatzeko eta horrelako gaietan polizia- eta legea betearazteko agintariekin lankidetzan aritzeko. 

Zure onartua (kontuzko datuak edo onartu behar duten beste datu mota batzuk prozesatzen direnean).

Kontuko datuak

Profileko datuak

Edukia

Erosketa-datuak

Hirugarrenen datuak

Bezeroentzako laguntza-zerbitzuko datuak

Erabilera-datuak

Datu teknikoak 

Aurpegi-datuak

Identifikazio-datuak

Datuak eta inferentziak

Lege aplikagarriak gordetzea, eta legezko erreklamazio eta eskubideak ezarri, gauzatu eta defendatzea; besteak beste:


Datuak atxikitzea, lege aplikagarriak gordetzeko eta haiek gordetzen ditugula frogatzeko.

Ikerketetan laguntzea, eta auzi, erregelamendu-neurri edo gatazken aurrean (potentzialak nahiz abian direnak) defendatzea.

Poliziaren, auzitegien, araugileen eta beste hirugarren batzuek eskaerei erantzutea.

Legez kanpo dagoen edo gidalerroak urratzen dituen edukia poliziaren, gobernuaren edo beste agintaritza batzuen aurrean salatzea.

Erreklamazioak (abian direnak nahiz potentzialak) jartzea, haiek gauzatzea edo haien aurrean defendatzea.

Datuak poliziarekin edo bazkideekin partekatzea, neurriz edo legez kanpoko jokabideen aurka borrokatzeko.

Gure interes legitimoa: Gure interes legitimoa da lege aplikagarriak gordetzea eta geure burua, gure kideak eta beste batzuk babestea, hala nola ikerketetan, legezko prozesuetan eta bestelako gatazketan.

Zure eta beste kideek bizi-interesak babestea.

Eragiten diguten legezko betebeharrak gordetzea, hala nola poliziari erantzutea informazioa eskatzen digunean.

Partekatutako datuen kategoriak ezberdinak izango dira betebehar, interes sendo edo gatazka bakoitzarekin lotutako inguruabarren arabera. 

5. Nola partekatzen ditugu datuak?

Gure helburua konexio esanguratsuak sortzen laguntzea denez, zuri buruzko datu batzuk ikusgai egongo dira zerbitzuko beste kide batzuentzat. Halaber, datuak zerbitzu-hornitzaileekin partekatzen ditugu, zerbitzua ematen laguntzen baitigute, bai eta Match Group-eko beste enpresa batzuekin ere, behean xedatzen diren arrazoiengatik eta, kasu batzuetan, legezko eta erlazionatutako arrazoiengatik. Xehetasun gehiago lortzeko, jarraitu irakurtzen. 

Hartzaileak

Partekatzeko arrazoiak

Datu pertsonalen kategoriak

Beste kide batzuk


Zerbitzuan besteek ikusteko informazioa borondatez argitaratzen duzunean (adib., zure profil publikoan), zure datuak beste kideekin partekatzen dituzu. Horrek esan nahi du zure datuak app-aren beste erabiltzaile batzuentzat ikusgai egongo direla eta, egokia eta aproposa denean, Tinder-en beste komunikazio batzuetan partekatu ahal izango direla, adibidez, profilaren irudi bat posta elektronikoan edo match izan litekeenari bidalitako beste jakinarazpen batzuetan partekatzea bezalakoetan. 


Norbaitek zuri buruzko oharrak bidaltzen baditu (adibidez, gure Erabilera-baldintzak urratu dituzula dioen salaketa bat), baliteke oharren ondorioz zer neurri hartu ditugun esatea salatzaileari (halakorik badago). Gauza bera gertatuko da zuk beste kide bati buruzko oharrak bidaltzen badituzu.


Beste kide batek bere datu pertsonalen kopia eskatzen badu, baliteke berari bidali dizkiozun mezuak jasotzea.

Profileko datuak

Edukia

Sare sozialetako datuak

Hirugarrenen datuak

Bezeroentzako laguntza-zerbitzuko datuak

Erabilera-datuak

Datuak eta inferentziak

Zerbitzu-hornitzaileak/Bazkideak

Gure zerbitzua ematen, sustatzen eta hobetzen laguntzen diguten hornitzaile eta bazkideekin partekatzen ditugu datuak. Zerbitzuak ematen dizkigute, hala nola datu-ostalaritza eta -mantentzea, analisiak, bezeroentzako laguntza-zerbitzua, marketina, publizitatea, itzulketei ganztxuturiko: ordainketen prozesamendua, legezko laguntza eta segurtasun-eragiketak.


Zehazki, Facebook-en tresnak erabil genitzake, adibidez, Facebook Login, Pixel, Social plugins eta Facebook SDK app Gertaerak egiteko. Tresnak horiekin "Datuen kontrolatzaile bateratuak" gara Meta Irelanderca. Facebookek zure datuak nola prozesatzen dituen eta zure eskubideak nola erabil ditzakezun jakiteko, begiratu Meta Irelanderen pribatutasun-gidalerroak.


Aplikagarri den legeak baimentzen duen kasuetan, baliteke datuak lankideekin ere partekatzea (antzeko mehatxuei aurre egiten dieten enpresak, adibidez); eta, beharrezkoa denean, baliteke haiek guk partekatzea datuak, zerbitzua, kideak, langileak, eta beste pertsona batzuk segurtasun egoera, integritatezko eta egoki batean mantentzeko. 


Saltzaile edo hornitzaileak emandako zerbitzuaren arabera, baliteke hauek hartzea barnean: 

Kontuko datuak

Profileko datuak

Edukia

Erosketa-datuak

Marketin-, inkesta- eta ikerketa-datuak

Hirugarrenen datuak

Bezeroentzako laguntza-zerbitzuko datuak

Sare sozialetako datuak

Erabilera-datuak

Datu teknikoak

Datuak eta inferentziak

Geokokapen-datuak

Aurpegi-geometriaren datuak

Identifikazio-datuak

Publizitate-bazkideak

Gure zerbitzuan hirugarren iragarleen produktu eta zerbitzuei buruzko iragarkiak argitaratzen ditugu, eta hirugarrenen webgune eta appetan gure zerbitzua sustatzeko iragarkiak argitaratzen ditugu. Iragarki horien egokitasuna hobetzeko, zuri buruzko datu jakinak ematen dizkiegu hirugarrenei (besteak beste, publizitate-bazkideei), edo datu horiek gure zerbitzuetan biltzeko aukera ematen diegu (esaterako, cookie, SDK edo antzeko teknologien bidez). Gure publizitate-bazkide batzuek aukera ematen digute zure e-maila, publizitate-identifikatzaileak edo telefono-zenbakia zu pertsonalki identifikatzeko balio ez duen identifikatzaile bihurtzeko; ondoren, identifikatzaile esklusibo hori zu gure marketin-kanpainetatik kanpo uzteko erabil daiteke, edo aurrekariei, interesei edo apparen erabilerari dagokienez zure antzekoak diren hartzaileei bideratzeko gure iragarkiak. 

Kontuko datuak

Profileko datuak

Erabilera-datuak

Datu teknikoak

Datuak eta inferentziak

Afiliatuak

Baliteke datuak afiliatuekin partekatzea, edo haiengandik datuak jasotzea, gidalerro honen 6. sekzioan xedatutako helburuetarako.

Datu-kategoriak ezberdinak izango dira partekatzeko arrazoiaren arabera, baina baliteke hauek hartzea barnean:


Kontuko datuak

Profileko datuak

Edukia

Erosketa-datuak

Marketin-, inkesta- eta ikerketa-datuak

Hirugarrenen datuak

Bezeroentzako laguntza-zerbitzuko datuak

Sare sozialetako datuak

Erabilera-datuak

Datu teknikoak

Datuak eta inferentziak

Geokokapen-datuak

Aurpegi-datuak

Identifikazio-datuak 

Polizia

Baliteke zure datuak helburu hauekin partekatzea: (i) legezko prozedurei men egiteko, hala nola epai-aginduei, zitazioei, miaketa-aginduei, gobernuaren/poliziaren ikerketei edo bestelako lege-eskakizun batzuei; (ii) krimena prebenitu edo hautematen laguntzeko; (iii) edozein pertsonaren segurtasuna babesteko; eta (iv) legezko erreklamazioak jartzeko, gauzatzeko edo defendatzeko.


Partekatutako datuen kategoriak ezberdinak izango dira eskaeraren inguruabar zehatzen arabera, baina honako hauek hartu ohi dira barnean:

Kontuko datuak

Profileko datuak

Edukia

Erosketa-datuak

Bezeroentzako laguntza-zerbitzuko datuak

Hirugarrenen datuak

Sare sozialetako datuak

Erabilera-datuak

Datu teknikoak

Geokokapen-datuak

Identifikazio-datuak 

Fusio eta erosketen testuinguruan, gure Afiliatuekin edo jabe berri(ar)ekin

Baliteke zure datuak transferitzea, osorik edo partzialki, baldin eta hauetakoren batean parte hartzen badugu: fusioak, salmentak, erosketak, desinbertsioak, berregituraketak, berrantolaketak, desegiteak, porrotak edo beste jabetza- edo kontrol-aldaketa batzuk.

Partekatutako datuen kategoriak ezberdinak izango dira transakzio korporatibo motaren arabera. Baliteke erakundearen datu guztiak hartzea barnean, edo azpimultzo jakin bat bakarrik, hala nola erosketa-datuak.

Profilak partekatzeko funtzioa erabiltzean

Beste kideen profilak gure zerbitzutik kanpoko jendearekin partekatzea aukera dezakezu, bai eta haiek zurea ere, partekatzeko funtzioa erabiliz.


Partekatu nire zita funtzioa erabiltzen duzunean, aukera daukazu zure matchen profil-informazioa eta datozen ziten xehetasunak beste Tinder kide batzuekin eta plataformatik kanpoko hirugarren batzuekin partekatzeko. Haiek ere gauza bera egin dezakete zure datuekin.

Profileko datuak

Edukia

6. Nola egiten dute lan Match Group-eko enpresek elkarrekin?


Tinder Match Group negozio-familiako parte da.

Zuri buruzko datuak gure Afiliatuekin partekatzen ditugu, eta haiek gurekin, behean adierazitako helburuetarako:

  • Match Group-eko plataformak seguruago egiteko; adibidez, arau-hausleak bilatu eta identifikatuz, Match Group-eko plataformetan nola jokatzen duten behatuz, eta arau-hausle bat Match Group-eko plataforma batean (adibidez, gurean) aurkitzean denetatik kanporatzen dela ziurtatuz.

  • Elkarri laguntzeko, zerbitzu hornitzaileak garen aldetik, datuak prozesatzeko operazioetan, hala nola datuak ostatatzea eta mantentzea, bezeroei laguntza-zerbitzua ematea, marketin- eta publizitate-jarduerak gauzatzea, datuak aztertzea, finantza-laguntza, kontabilitatea, legezko laguntza, ordainketak prozesatzea, zerbitzuak hobetzea, datuen segurtasuna eta spamen, abusuen, iruzurren eta bestelako bidegabekerien aurka borrokatzea.

  • Match Group-eko markeei dagokien gomendio-sistema garrantzitsuak garatu edo hobetzeko eta, horrela, zu hobeto eta zentzu handiagoan erlazionatu ahal izateko pertsonak aurkezteko.

  • Beste pertsona batzuekin konexio esanguratsuak sortzeko aukerak hobetze aldera, baliteke zu ikusgai jartzea Match Group-eko beste zerbitzu batzuetan, edo plataformarteko funtzioei onura ateratzeko aukera ematea.  

  • Lege aplikagarriek onartzen duten heinean, jendeak orokorrean Match Group-eko zerbitzuak nola erabiltzeko dituen ulertzeko, Match Group-eko zerbitzuetan duzun esperientzia pertsonalizatzeko, eta marketin- eta publizitate-kanpainak hobetzeko.

  • Beste negozio-helburu legitimo batzuetarako, ikuskapen, analisi eta txosten korporatiboak/bateratuak barne.

Lortu informazio gehiago Match Group-eko enpresek elkarrekin lan egiteko duten moduari buruz.

7. Mugaz gaindiko datu-transferentziak

Zerbitzu global bat ematen dugunez, 5. sekzioan jasotako datuen partekatzeak gure Afiliatuetara eta hirugarren herrialdeetako zerbitzu-hornitzaileetara (beste hirugarren pertsona batzuetara) datuak mugaz gaindi transferitzea dakar, segurtasun-lege ezberdinak dituzten herrialdeetara. Datu pertsonalak hirugarren herrialde batera transferitzen ditugunean, mekanismo egokiak erabiltzen ditugu horretarako. Esate baterako, hauetan oinarritzen gara: 

  • Europako Batzordeak edo aplikagarri diren legeen arabera beste agintaritza eskudun batzuek emandako egokitasun-erabakiak. Datu pertsonalak gure Afiliatuei transferitzen dizkiegu 6. sekzioan azaltzen den bezala funtzio garrantzitsuak gauzatzeko, datuak gordez, atzituz edo beste era batera prozesatuz, eta 5. sekzioan azaldutako helburuetarako egokitasun erabakiak dituzten herrialdeetako hirugarrenei.

  • Europako Batzordeak jaulkitako kontratu-klausula estandarrak edo dagokion legeriaren ondorioz beste agintari eskudun batzuek onartutako antzeko datu-transferentziak egiteko mekanismoen arabera. Datu pertsonalak transferitzen dituzten enpresen arteko konpromisoak dira kontratu-mekanismo horiek, datuen konfidentzialtasuna eta segurtasuna babestera behartzen dituztenak, eta hirugarren herrialdeetan babes-maila egokia bermatzen dutenak. Halako mekanismoak erabiltzen ditugu gure Afiliatuei datu pertsonalak transferitzeko, funtzio garrantzitsuak gauza ditzaten, 6. sekzioan adierazi moduan, datuak biltegiratuz, atzituz eta beste era batzuetara prozesatuz, bai eta hirugarrenei ere, 5. sekzioan xedatutako helburuetarako, zeinak ez baitituzte egokitasun-erabakiak, hala nola Ameriketako Estatu Batuetara. Kopia bat nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan.

8. Zure eskubideak

Zure datuen kontrola zeuk izatea nahi dugu; hortaz, eskura dituzun eskubide, aukera eta Tresnak hauek gogorarazi nahi dizkizugu. Bizi zaren lekuaren arabera, baliteke eskubide hauek ez izatea edo bestelako izenak izatea. Zure eskubideei edo haiek gauzatzeko moduari buruzko zalantzak badituzu, jarri gurekin harremanetan hemen.

Zure eskubideak

Nola gauzatu

Atzitzea, eramatea edo jakitea

Prozesatzen ditugun zuri buruzko datuei buruzko informazioa izateko eskubidea, eta/edo haien kopia bat eskatzekoa


Zuzenean zure kontuan saioa hasita atzitu eta berrikus ditzakezu datu batzuk. Halaber, datuen kopia bat eskuratzeko, hemen azaldutako prozesuari jarrai diezaiokezu.

Zuzenketa 

Datu pertsonalak zehaztugabeak edo osagabeak direnean, haiek zuzendu edo eguneratzeko eskubidea

Zure datuak zuzenean zerbitzuan egunera ditzakezu; profila eguneratu besterik ez duzu. Beste datu batzuk zuzendu nahi badituzu, jarri gurekin harremanetan hemen.

Ezabapena

Datu pertsonalak ezabatzeko eskubidea

Eman dizkiguzun datu batzuk zuzenean zerbitzuan ezaba ditzakezu. Halaber, kontua ixteko aukera duzu (hemen azaldu bezala), eta kasu horretan Pribatutasun-gidalerroetan xedatutakoaren arabera ezabatuko ditugu zure datuak. Edonola ere, edonoiz jar zaitezke gurekin harremanetan hemen.

Objekzioa edo murriztapena

Zure datu pertsonalak prozesatzearen aurka egiteko eskubidea, edo zure datu pertsonalak aldi baterako nahiz betiko prozesatzeari uzteko eskatzekoa.

Zuzenean kontuaren ezarpenetan aukera dezakezu datu pertsonal jakin batzuk ez prozesatzea. Bestela, hemen jar zaitezke gurekin harremanetan, Pribatutasun-gidalerro hauetan azaldutako datu-prozesamendu jakinen aurka egin nahi baduzu edo haiek murriztu nahi badituzu.

Baimena kentzea
Zure datu pertsonalak helburu zehatz baterako prozesatzeko eman diguzun baimena kentzeko eskubidea

Eman diguzun baimena zuzenean ken diezagukezu, kontuaren ezarpenak eguneratuta nahiz gailuaren ezarpenetan onartutako Gailuaren baimenak kenduta (adib., gailuko datu mota jakinetarako sarbidea, hala nola telefonoko kontaktuak, irudiak, publizitate-identifikatzaileak eta kokapen-zerbitzuak, edo push jakinarazpenak jasotzeko baimena). Baimena kentzean, baliteke zerbitzu batzuek funtzionatzeari uztea. Informazio gehiago lortzeko, gurekin harremanetan jar zaitezke hemen.

Publizitate bideratua, "Salmentak" eta "Partekatzea" ez jasotzea aukeratu.


Estatu Batuetan bizi bazara, aplikagarriak diren legeei jarraikiz "iragarki bideratuei", "salerosketari" edo "partekatzeari" dagokien jardueretan ez parte hartzea aukera dezakezu, baldin eta zure datuak hala erabiltzen baditugu.



Zure datuak “saltzen” edo “partekatzen” baditugu edo “publizitate bideraturako” erabiltzen baditugu, aukera emango dizugu gure webgunearen oinean dagoen “Zure pribatutasun-aukerak” estekan eta aplikazioaren ezarpenen menuan. Doitu "Informazio pertsonala saltzea edo partekatzea" etengailua behar bezala baztertzeko. Dagokionean, baimendutako agenteek kontsumitzaileen izenean baja emateko eskaerak aurkez ditzakete hemen.

Zu eta gure kide guztiak babesteko, goiko eskaerei erantzun aurretik, baliteke zenbait datu eskatzea zure identitatea egiaztatzeko edo kide baten izenean jarduteko autoritatea duzula ziurtatzeko. Ez dugu nahi beste inork zure datuak kontrolatzerik! 

Gogoan izan eskaerak ukatu ditzakegula, besteak beste, ezin bazaitugu autentifikatu, eskaera legez kontrakoa edo baliogabea bada, edo merkataritza-sekretuak nahiz besteren jabetza intelektuala, pribatutasuna edo beste eskubide batzuk urratzen baditu. Beste kide bati buruzko informazioa jaso nahi baduzu, beste kideak berak egin beharko du eskaera.

Brasilen bizi bazara, jar zaitez gurekin harremanetan posta elektronikoz: dpobrazil@gotinder.com 

Indianako, Kentuckyko, Rhode Islandeko, Marylandeko, Tennesseeko, Minnesotako, Delawareko, Iowako, Nebraskako, New Hampshireko, New Jerseyko, Texas, Oregoneko, Montanako, Virginako, Colorado edo Connecticuts, AEB, egoiliarra bazara, zure pribatutasuna babesteko eskubidea ukatzen badugu,  gurekin harremanetan jar zaitezke ihardesteko, esplizituki "Pribatutasun-eskaerari buruzko ihardespen" adierazita. Ihardespenaren emaitzari buruzko kezkarik baduzu, zure estatuko prokuradore orokorrarekin jar zaitezke harremanetan.

Zenbait herrialdetan (besteak beste, Europako Esparru Ekonomikoan eta Erresuma Batuan), konpentsazioa jasotzeko eta datuen babeserako agintaritzaren aurrean kexa bat jartzeko eskubidea duzu, zure datu pertsonalak prozesatzeko moduagatik kezkatuta bazaude. Europako Esparru Ekonomikoari dagokion datuak babesteko arautzaileari buruzko informazioa hemen aurki dezakezu, eta Erresuma Batuari dagokiona, hemen. Kexa jartzeko erabil dezakezun datuak babesteko agintaritza zure ohiko bizilekukoa izan daiteke, edota Lana egiten duzun Lekuak edo ustezko arau-haustea gertatu den Lekuak.

9. Zenbat denboraz atxikitzen ditugu zure datuak?

Gure zerbitzuan egiten dituzun konexioek betiko irautea nahi dugu, baina negozio-arrazoi legitimoak direla-eta behar-beharrezkoa den epean bakarrik atxikitzen ditugu zure datu pertsonalak (4. sekzioan xedatutakoaren arabera), betiere lege aplikagarriek onartzen duten heinean. 

Gure zerbitzua erabiltzeari uztea erabakitzen baduzu, kontua itxi dezakezu, eta profilak beste kideentzat ikusgai egoteari utziko dio appen. Kredentzial berekin 90 eguneko epean kontu berri bat sortzen baduzu, datu batzuk leheneratuko dizkizugu, azkarrago hasteko. Kontuan izan: bi urtez inaktibo bazaude, automatikoki itxiko dugu kontua. 

Kontua itxitakoan, behean azaltzen den moduan ezabatuko ditugu zure datuak: 

  • Gure kideen segurtasuna babesteko, segurtasunezko hiru hilabeteko atxikitze-aldi bat ezartzen dugu kontua itxi ondoren, edo urtebetekoa, kontua debekatu egiten denean. Epe horretan, legez kanpokoak edo kaltegarriak diren jokabideak ikertzeko atxikiko ditugu zure datuak. Segurtasunezko atxikitze-aldi horretan datuak gordetzea gure interes legitimoan eta balizko hirugarren biktimen interes legitimoan oinarritzen da. 

  • Datu mugatuak atxikitzen ditugu, datu-atxikitzearen inguruko legezko betebeharrak gordetzeko. Bereziki, honako hauek gordetzen ditugu: transakzio-datuak (10 urtez), zerga- eta kontabilitate-legeen eskakizunak betetzeko; kreditu-txartelen informazioa, erabiltzaileak transakzioa inpugnatu dezakeen denboran; eta "trafiko-datuak"/erregistroak urtebetez, datu-atxikitzearen inguruko legezko betebeharrak gordetzeko. Era berean, kideek ematen diguten onespenaren erregistroak gordetzen ditugu bost urtez, lege aplikagarriak betetzeko eta haiek betetzen ditugula frogatzeko.

  • Datu mugatuak atxikitzen ditugu, gure interes legitimoan oinarrituta: bezeroen arreta-zerbitzuko hartu-emanak (6 urtez komunikazio-datatik aurrera); bezeroen arreta-zerbitzuko erregistroak eta laguntza-datuak, eta deskargen/erosketen kokapen zehaztugabea (5 urtez), segurtasunaren alde egiten ditugun ahaleginetarako, bezeroen arreta-zerbitzuak hartutako erabakiak justifikatzeko, erreklamazioen aurrean geure burua defendatzeko eta gure eskubideak gauzatzeko; iraganeko kontuen eta harpidetzen existentziari buruzko informazioa, zeina zure azken kontua itxi eta hiru urtera ezabatzen baitugu, finantza-aurreikuspen eta -txostenak egokiak eta zehatzak direla bermatzeko; profilen datuak urtebetez, auzi potentzialetan legezko erreklamazioak ezartzeko, egikaritzeko edo defendatzeko; eta debekatutako kideei kontu berri bat irekitzea eragozteko beharrezkoak diren datuak, gure kideen segurtasuna eta ezinbesteko interesak bermatzeko behar den bitartean.

  • Aurpegi-datuak 30 eguneko epean ezabatuko dira, baldin eta ez bada beharrezkoa haien atxikitzea indarrean dagoen lege-betebeharren bat asetzeko edo gure zerbitzuaren eta kideen segurtasuna ziurtatzeko, aplikatu beharreko legeak baimentzen duen neurrian. Aurpegi-datuak nola prozesatzen dituen eta nola gordetzen dituen jakiteko, eman eginbide bakoitzean aplikatu beharreko ohar-orria, goiko 3. sekzioan dagoen estekaren bidez.

  • Azkenik, gure interesak direla eta ditugu datuak gordeta arazo, erreklamazio edo gatazka bat dagoenerako, datuak gordetzen jarraitzeko eskatzen badigute; batez ere, legezko zitazio baliodun bat edo datuak gordetzeko eskaera bat jasotzen dugunerako (kasu horretan, datuak atxiki beharko ditugu, gure legezko betebeharrak gordetzeko) edo datuak beste edozertarako beharrezkoak direnerako, prozedura judizialaren barruan.

Legeak hala onartzen duenean, Pribatutasun-gidalerroetan xedatutako helburuetarako beren kasa zu identifikatzeko balio ez duten edo zehazki zuri esleitu ezin zaizkizun datuak atxiki eta erabili ahal izango ditugu, besteak beste gure zerbitzua hobetzeko eta eginbide, teknologia eta zerbitzu berriak sortzeko (ikasketa automatikoaren bidez, barne) edo Match Groupen zerbitzuak seguru atxikitzeko. 

Oharra: Kontua etenda badaukazu, profila ezin da ikusi Tinder-en, baina zure datuak gordetzen jarraituko dugu, etenaldia amaitzean zure kontua berrezarriko delako. Momentu horretan, Tinder erabiltzen jarraitu edo kontua ezabatu ahal izango duzu, nahi izanez gero. Era berean, gurekin harremanetan jar zaitezke zure kontua eta datuak ezabatzeko eskatzeko, etenaldia amaitu baino lehen. Zure kontua itxi ondoren (edo etenaldia amaitu ondoren bi urtez saioa hasten ez baduzu), zure datuak goian deskribatutako moduan ezabatuko dira.

10. Haurren pribatutasuna

Gure zerbitzua 18 urte edo gehiago dituzten pertsonentzat da soil-soilik. 18 urtetik beherako pertsonak ez ditugu onartzen gure plataforman. Kide bat 18 urtetik beherakoa dela susmatzen baduzu, erabili zerbitzuan eskuragarri dagoen salaketa-mekanismoa. Tinder-en adina egiaztatzeko jardunbideei buruzo informazio gehiago nahi baduzu, joan hona.

11. Pribatutasun-gidalerroen aldaketak

Baliteke gidalerro hauek denborarekin aldatzea. Konexio esanguratsuak sortzen laguntzeko modu berri eta berritzaileen bila gabiltza beti, eta datuen inguruan ditugun jardunbideei buruzko azalpenak eguneratuta mantentzen ahalegintzen gara. Aldaketa esanguratsuak indarrean jarri aurretik, jakinarazi egingo dizugu, aldaketak berrikusteko denbora izan dezazun.

12. Gurekin harremanetan jartzeko modua

Pribatutasun-gidalerro hauei buruzko galderarik baduzu edo kexaren bat jarri nahi baduzu, aukera ezberdinak dituzu jarraian:

Europako Esparru Ekonomikoan bizi bazara:

Online: hemen

Posta bidez:

Data Protection Officer
MTCH Technology Services Limited
Tinder
1 Hatch Street Upper 
Dublin 2 
Dublin 
D02 PY28
Ireland

Erresuma Batuan bizi bazara:

Online: hemen

rep_tinder@prighter.com 

Posta bidez:

Erresuma Batuko DBEO ordezkaria: Prighter Group
20 Mortlake Mortlake High Street,
London, SW14 8JN,
United Kingdom

Erresuma Batuko ordezkaritza-ziurtagiria eta ordezkariaren xehetasunak hemen. 

Suitzan bizi bazara:

Online: hemen

rep_tinder@prighter.com 

Posta bidez:

Prighter Group GmbH
Obergrundstrasse 17,
6002 Luzern,
Switzerland

Suitzako ordezkaritza-ziurtagiria eta ordezkariaren xehetasunak hemen. 

Datuak babesteko arduradunarekin harremanetan jartzeko informazio gehiago lortzeko, egin klik hemen. 

Japonian bizi bazara:

Online: hemen

Posta bidez:

Datuak babesteko arduraduna
MG Japan Services GK
c/o Tinder, LLC
8750 North Central Expressway
Suite 1400
Dallas, TX 75231
United States

Brasilen bizi bazara:

Datu-kontrolatzailea: GEP Soluções em Compliance

Arduraduna: Maurício José Ribeiro Rotta

Bidali e-mail bat hona: dpobrazil@gotinder.com 

Kanadan bizi bazara:

Sarean: hemen 

Tinder-en Datuak Babesteko Bulegoarekin harremanetan jartzeko informazio gehiago lortzeko, ikus Ohiko galderak hemen.

Posta bidez:

Datuak babesteko arduraduna
Tinder, LLC
8750 North Central Expressway
Suite 1400
Dallas, TX 75231
United States

Europako Esparru Ekonomikotik, Erresuma Batutik, Suitzatik, Kanadatik, Japoniatik eta Brasiletik kanpo bizi bazara:

Online: hemen

Posta bidez:

Datuak babesteko arduraduna
Tinder, LLC
8750 North Central Expressway
Suite 1400
Dallas, TX 75231
United States

Tira, hori guztia da! Gure Pribatutasun-gidalerroen amaierara heldu zara. Espero dugu interesgarriak iruditu izana, eta nahi genuen bezain argiak izatea. Orain, has gaitezen oroitzapenak sortzen! Bidaia honi zure alboan ekiteko irrikaz gaude.

Galderarik? Jende guztiak du gutxienez bat.

Ikusi Ohiko galderak

Nahikoa irakurri duzu. Orain, ikusi zeure kabuz.

Deskargatu Tinder

Nahikoa irakurri duzu. Orain, ikusi zeure kabuz.

Scan QR Code to download the Tinder app